2006/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO URRIA


2006ko urrian %12 gehitu da bidaiari-sarrera



Bestalde, gaualdiek %16 egin dute gora, 2005eko urriaren aldean



EUSTATen datuen arabera, 2006ko urrian 188.217 bidaiari-sarrera egon dira Euskal AEko establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hil berean baino ia 20.000 sarrera gehiago, eta, horrenbestez, %12ko gehikuntza izan da. Bidaiari-sarrerak hiru lurraldeetan gehitu dira: 2005eko urriko datuekin alderatuta, Araban %13 gehitu dira, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %10.

Estatuko bidaiarien sarrerak %11 gehitu dira eta atzerritik etorritako bidaiarienak %13. Estatuko bidaiari-kopuruak hiru lurraldeetan egin du gora: Araban %13, Bizkaian %17 eta Gipuzkoan %4. Atzerriko bidaiarien kopuruak, aldiz, Araban (%10) eta Bizkaian (%31) egin du gora, baina Gipuzkoan %3 jaitsi da.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Aragoi eta Asturiastik etorritakoen kopurua gehitu da, baina Errioxatik, Gaztela- -Mantxatik eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopurua gutxitu egin da. Atzerritarren artean gehitu egin da Frantziatik, Holandatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorri diren bidaiarien kopurua; aitzitik, gutxitu egin da, besteak beste, Alemania, Italia eta Belgikatik etorritakoena.

2006ko urrian 366.315 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urriaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %16 gehitu da, guztira 50.000 gau baino gehiago igaro baitituzte. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan: Bizkaian %24 igo dira, Araban %10 eta Gipuzkoan %9.


Batez besteko egonaldiaren iraupena %4 igo da 2006ko urrian Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta 1,88 egunetik 1,95 egunera luzatu da.


Plazen okupazioa %4 igo da eta logelen okupazio-mailak ere gora egin du, %2 hain zuzen ere, 2005eko urriaren aldean. Plazen okupazio-maila %49,86tik %51,91ra igo da, eta logelen okupazio-maila ere igo egin da, %61,94tik %63,24ra. Gehikuntza hori batez ere Bizkaian gertatu da.


NEKAZARITZA-TURISMOA


2006ko urrian bidaiarien sarrerek behera egin dute (%-1) eta gaueko egonaldiak gehitu egin dira (%13)


Urrian 8.898 bidaiari-sarrera izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- -turismoko etxeetan, aurreko urteko hilabete berean baino %1 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %2 gehitu dira Bizkaian, baina Gipuzkoan %3 eta Araban %1 gutxitu dira. Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko %2 bidaiari gehiago izan da, baina atzerriko %30 bidaiari gutxiago.

2006ko urrian, guztira, 23.820 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko etxeetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %13 gehitu da gau-kopurua. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (%8), Bizkaian (%25) eta Gipuzkoan (%7).


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak luzatu egin dira; iaz 2,35 egun izan ziren eta aurtengo irailean 2,68.


Plazen okupazio-mailak bere horretan jarraitzen du eta logelen okupazio-maila %7 hobetu da.

1. Taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsaoharrak Internet: www.eustat.es
Datubankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko urrian %12 gehitu da bidaiari-sarrera

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004047_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali