2006/11/10eko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2006ko 3. hiruhilekoa


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %7,0 gehitu dira 2006ko hirugarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %7,2ko hazkunde nominala izan dute, eta txikizkako merkataritzaren salmentak %6,6 gehitu dira urteko eurotan


EUSTATen datuen arabera, 2006ko hirugarren hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %7,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urteko hirugarren hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %2,8 gehitu dira. 2006ko lehenengo hiru hiruhilekoetan pilatutako salmentek %7,1eko gehikuntza nominala eta %3,6ko hazkunde erreala izan dute.


1. taula. - Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal Autonomia Erkidegoa. (%)



Iturria: EUSTAT


Urteko hirugarren hiruhilekoan handizkako merkataritzan %7,2 gehitu dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %6,6 gehitu dira.


Handizkako sektorean, salmenta nominal handienak produktu erdilanduen eta txatarraren sektorean eman dira (%11,1). Gainerako produktuen salmentek hazkunde nominal neurrizkoagoak izan dituzte: makinaria eta tresneria (%6,4), elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%6,4) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%2,4).


Txikizkako sektore espezializatuan, sektore hauetan eman dira salmenten gehikuntza handienak: pertsonen hornikuntzako produktuak (%15,6) eta etxearen hornikuntzarako gaiak (%9,3). Elikagaien salmentak %2,3 gehitu dira eta bestelako kontsumo ondasunen salmentak %0,2, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


2006ko hirugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak, balio nominaletan, %3,0 gehitu dira. Elikagaien salmentek (%3,7) lagundu dute gehikuntza horretan, gainerako produktuen salmentak %0,9 murriztu baitira.


Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Araban izan du hazkunde nominal handiena (%10,7) eta gero Bizkaian, urte arteko %7,5eko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Gipuzkoa kopuru neurrizkoagoarekin gelditu da, %4,4ko hazkunde nominalarekin alegia. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %5,6 gehitu dira Araban, %3,4 Bizkaian eta %0,5 Gipuzkoan.


Araban, txikizkako sektoreko salmentek (%9,0) handizkakoek (%4,1) baino bilakaera positiboagoa izan dute. Bizkaian ere, txikizkako merkataritzaren salmentak (%4,2) handizkakoak (%3,0) baino gehiago hazi dira; aitzitik, Gipuzkoan, txikizkako salmentak %2,4 gehitu dira eta handizkakoak %0,6 murriztu dira. Datu horiek guztiak urte batetik bestera egon diren aldaketen balio errealak dira.


Bestalde, 2006ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egin duen pertsona kopurua %1,1 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: handizkako sektorean %1,6 gehitu da kopuru hori eta txikizkako merkataritzan %0,9. Lurraldeka, sektore honetan lanaren urte arteko hazkunderik handiena Araban (%2,9) eman da, eta gero Gipuzkoan (%1,0). Bizkaian urte batetik bestera %0,8ko gehikuntza eman da.


2. taula.- Barne-merkataritzaren indizea. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2006ko 3. hiruhilekoa.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %7,0 gehitu dira 2006ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004013_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali