2006/11/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO URRIA



Industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2006ko urrian


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko urritik 2006ko urrira) %4,2 izan da.


EUSTATen datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioak ez dira aldatu (%0,0) 2006ko urrian. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urriko urte arteko tasak %4,2ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %4,4 gehitu dira 2006ko lehenengo hamar hilabeteetan, 2005eko abenduaren aldean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2006ko urriko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2006ko urrian, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten arloak: “ehungintza eta jantzigintza” (%0,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,6), “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,4), “kautxua eta plastikoa” (%0,2) eta “industria ez-metalikoa” (%0,2). Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira hurrengo sektoreetan: “petrolioaren birfinketa” (%-2,1), “material elektrikoa” (%-0,3), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-0,2) eta “elikagai-industria” (%-0,1).


2005eko urritik 2005eko urrira arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%24,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,2), “ehungintza eta jantzigintza” (%9,0), “kautxua eta plastikoa” (%4,4), “elikagai-industria” (%4,2) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%3,9). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-9,5), ”garraio-materiala” (%-2,5), “material elektrikoa” (%-0,6), “zuraren industria” (%1,0), “beste manufaktura batzuk” (%1,1) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,4).


Xede ekonomikoen araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek urrian (eta aurreko hilaren aldean) izan duten bilakaerak ibilibide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: tarteko ondasunen prezioak %0,3 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %0,1 jaitsi dira, baina kontsumo-ondasunen prezioak ez dira aldatu. Hori guztia kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen bilakaeraren ondorio izan da, prezio horiek igo egin baitira, %0,1 hain zuzen ere. Era berean, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek ere eragina izan dute, eta urrian %0,1 jaitsi dira. Bestalde, energiaren prezioak %1,3 jaitsi dira.


Ondasun-talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak; salbuespen bakarra energia da, horrek %0,6ko beherapena izan baitu. Tarteko ondasunen prezioak %7,7 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %1,0 eta kontsumo-ondasunenak %3,1. Azken horien artean, %4,5 igo dira kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta %0,5 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
Datubankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2006ko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004048_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali