HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006an lehen aldiz gainditu...

2007/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO ABENDUA



2006an lehen aldiz gainditu da bi milioi bidaiarien kopurua Euskal AEn


2006ko abenduan, bidaiari-sarrerak %10 eta gaualdiak %18 igo dira; beraz, 2006ko joerak bere horretan jarraitu du


2006ko abenduan, Eustatek eskainitako datuen arabera, 134.183 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 13.000 sarrera gehiago. Hau da, %10eko gehikuntza izan da. Hiru lurralde historikoetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: 2005eko abenduko datuen arabera, Araban %4 igo ziren, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %14.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %13 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, ia bere horretan mantendu ziren. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Araban %6, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %18. Atzerriko bidaiarien kopurua Bizkaian baino ez da igo (%2). Gipuzkoan kopurua mantendu egin da (%0,0) eta Araban atzerriko bidaiari gutxiago izan dira (%-0,9).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, batez ere Kataluniatik, Madrildik, Valentziako Erkidegotik, Andaluziatik eta Aragoitik etorritakoak gehitu ziren, eta gutxitu, berriz, Gaztela-Mantxatik, Extremaduratik eta Errioxatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Belgikatik, Frantziatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorritakoak; urritu egin ziren, batez ere, Alemaniatik, Italiatik, Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik nahiz Kanadatik etorritakoak.


2006ko abenduan erregistraturiko gaualdiak 257.364 izan ziren, hau da, iazko abenduaren aldean %18ko gehikuntza izan da eta ia 40.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: %36 igo ziren Gipuzkoan, %11 Bizkaian eta %2 Araban.


Urte arteko aldi horretan, Euskal AEn batez besteko egonaldiak %7 egin du aurrera: 2005eko abenduan 1,79 egunekoa izan zen eta joan den abenduan 1,92 egunera igo zen egonaldiaren iraupena.


2005eko abenduaren aldean, plazak betetzearen maila %8 igo zen eta gelak betetzearena %3. Plazakako betetze-maila %35,72tik %38,40ra igo zen eta gelakakoa %44,02tik %45,32ra.


2006ko hotel-establezimenduen urteko balantzea: iaz baino %10 sarrera gehiago izan dira eta %12 gaualdi gehiago


Aurreko urtearen aldean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako 2006ko urteko balantzea hazkundeekin itxi da, bidaiari-sarreren (%10) eta gaualdien (%12) hazkundeekin hain zuzen ere. Bi adierazle horien goranzko joera Euskal AEko hiru lurraldeetan egon zen.


2006an 2.007.548 bidaiari-sarrera izan dira, hau da, iaz baino 182.000 gehiago. Beraz, elkarren segidako bosgarren urtez, milioi eta erdi bisitariren kopurua gainditu egin da Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Gainera, lehen aldiz gainditu da bi milioi bidaiariren kopurua. Bidaiari-sarrera %15 igo zen Bizkaian, %8 Araban, eta %5 Gipuzkoan.


2006ko gaualdiak 3.858.440ra iritsi dira, hau da, aurreko hilean baino 398.000 gaualdi gehiago izan dira eta bilakaera positiboa izan dute hiru herrialdeetan: Bizkaian (%16), Gipuzkoan (%9) eta Araban (%5).


Batez besteko egonaldiaren iraupena iazko 1,90 egunekoa izatetik 2006an 1,92 egunekoa izatera pasa da. Plazen betetze-maila ehuneko puntu bat hobetu da Euskal AE osoan eta 2005eko %47,63tik 2006ko %48,34ra pasa da.


1. taula: Urteko emaitzak



Iturria: Eustat


NEKAZALTURISMOA


Abenduan gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%10) eta gaualdiak (%23).


Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 7.976 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino %10 gehiago.


Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 21.933 izan ziren abenduan, joan den urteko hil berean baino %23 gehiago.


Bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia %12 igo da Euskal AE osoan, eta plazak betetzearen maila %10 igo da. Gelak betetzearen mailak ere gora egin du, urte arteko %11 hain zuzen ere.


2006ko nekazalturismoaren urteko balantzea: bidaiari-sarrerak %8 eta gaualdiak %16 igo dira, eta batez besteko egonaldia hiru egunekoa izatera iritsi da


Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 103.639 bidaiari-sarrera izan dira 2006an, aurreko urtean baino %8 gehiago. Gaualdiak 310.955 izan dira, hots, 2005ean baino %16 gehiago.


Bidaiarien sarrerak igo egin ziren Bizkaian (%13) eta Gipuzkoan (%9), baina Araban (%-4) gutxitu egin ziren. Gaualdiek bai egin dute gora hiru lurraldeetan: Bizkaian (%21), Gipuzkoan (%16) eta Araban (%8).


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2005ean 2,78 egunekoa izatetik 2006an 3,00 egunekoa izatera igo da. Betetze-maila ehuneko hiru puntu hobetu da: 2005ean %28,04koa izan zen eta 2006an %28,95ekoa.


2. taula: Urteko emaitzak



Iturria: Eustat



3. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006an lehen aldiz gainditu da bi milioi bidaiarien kopurua Euskal AEn

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2007/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004123_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali