2006/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO AZAROA

2006ko azaroan %13 gehitu dira etorritako bidaiari kopurua eta hauek igarotako gau kopurua



Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan gehitu dira bi adierazle horiek



EUSTATen datuen arabera, 2006ko azaroan 153.720 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 18.000 gehiagok eta, horrenbestez, %13ko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: 2005eko azaroko datuekin alderatuta Araban %15 gehitu da bidaiarien kopurua, Bizkaian %21 eta Gipuzkoan %3.


Estatuko bidaiarien sarrerak %17 gehitu dira eta atzerritik etorritako bidaiarien sarrerak %1 gehitu dira. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da: Araban %12, Bizkaian %30 eta Gipuzkoan %8. Atzerritik etorritako bisitarien kopurua Araban (%34) eta Bizkaian (%1) gehitu da, baina Gipuzkoan %8 murriztu da kopuru hori.


Estatuko bidaiarien artean gehitu egin dira batez ere Madril, Katalunia, Valentzia, Andaluzia eta Asturiasetik etorritakoak. Aragoitik, Baleareetatik, Extremaduratik eta Errioxatik etorritakoak, besteak beste, gutxitu egin dira. Atzerritarren artean besteak beste Alemania, Belgika, Portugal, AEB-Kanada eta Iberoamerikatik datozenak gehiago izan dira; baina batez ere Frantzia, Italia eta Erresuma Batukoak gutxitu egin dira.


2006ko azaroan 280.150 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko azaroaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %13 gehitu da, guztira 32.000 gau gehiago igaro baitituzte. Gaualdiek bilakaera positiboa izan dute urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan: Bizkaian %16 igo dira, Araban %15 eta Gipuzkoan %9.


Batez besteko egonaldien iraupena ez da aldatu urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidego osoari dagokionez: aurreko urteko azaroan 1,82 egun igaro zituzten bidaiariek eta aurtengo azaroan ere 1,82 egun igaro dituzte.


Plazen okupazioa %1 gehitu da eta logelen okupazio maila %3 murriztu da 2005eko azaroaren aldean. Plazen okupazio maila %41,33tik %41,57ra gehitu da; logelen okupazio maila %55,02tik %53,41era jaitsi da.


NEKAZALTURISMOA


2006ko azaroan bidaiarien sarrerak %1 murriztu dira, eta gaueko egonaldiak %14 gehitu dira


Azaroan 5.904 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %1 gutxiago. Bidaiari kopurua %4 gehitu da Gipuzkoan baina Bizkaian (%3) eta Araban (%9) murriztu egin da. Estatutik etorritako bidaiariak %2 gutxiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta atzerritik etorritakoak %29 gehiago izan dira.


2006ko azaroan, guztira, 15.600 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %14 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %6, Bizkaian %26 eta Gipuzkoan %11.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak luzatu egin dira. Aurreko urtean 2,30 egun izan ziren, eta azaroan 2,64 egun.


Plazen okupazioa bi puntu murriztu da aurreko urtearen aldean, aitzitik logelen okupazioa 2005eko azaroko bera izan da.



1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko azaroan %13 gehitu dira etorritako bidaiari kopurua eta hauek igarotako gau kopurua

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004109_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali