HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2006ko hirugarren hiruhilekoan...

2007/03/26ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2006ko 3. hiruhilekoa



2006ko hirugarren hiruhilekoan %2,9 gehitu ziren jaiotzak



Urte horretan Euskal Autonomia Erkidegoan 14.894 jaiotza egon ziren



Eustaten datuen arabera, 2006ko hirugarren hiruhilekoan 5.023 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %2,9 gehiago. Lurraldeka, Araban 731 ume jaio ziren (aurreko urteko aldi berean baino %4,1 gehiago) Gipuzkoan 1.782 ume jaio ziren (%4,8 gehiago) eta Bizkaian gehikuntzarik txikiena eman zen, 2.510 jaiotza (%1,2 gehiago).


Jaiotzen hurrenkera kontuan hartuta, 2006ko hirugarren hiruhilekoan jaiotzen erdia baino gehiago (2.939 ume) lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.760 ume (%35) bigarren seme-alabak izan ziren eta jaiotako umeen %6,5 hirugarren edo hortik gorako seme-alabak izan ziren. Soilik Bizkaian (%39,2) gertatu da bigarren edo ondorengo seme-alaben ehunekoa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekora (%41,5) ez heltzea.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urte baino gehiago izan zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urtekoak oraindik nagusi direla, jaiotzen %46 adin-tarte horretan gertatu baitziren. Gero 35-39 urteko amen artean eman zen jaiotza gehien (%26,3), eta 25-29 urteko amen artean soilik izan ziren jaiotzen %17,5. Muturreko adin-tarteetan, 25 urtetik beherako multzoan jaiotzen %5,8 izan ziren eta 40 urtetik gorakoen multzoan jaiotzen %4,4.



Jaiotako ume guztien %24,9 ezkontzatik kanpo jaiotakoak izan ziren, 2005eko hirugarren hiruhilekoan jaiotakoak baino puntu bi gehiago beraz. Hiru lurraldeen artean soilik Gipuzkoak izan du Euskal Autonomia Erkidego osoko balioak baino txikiagoak (%23,3). Multzo honetako ama izateko adina seme-alabak izan dituzten emakume guztiena baino txikiagoa izan zen, ezkondu gabe zeuden amen %15,4ak 14 eta 24 urte bitartean baitzituen.


1. taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.


1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko hirugarren hiruhilekoan %2,9 gehitu ziren jaiotzak

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004199_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali