HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2006ko hirugarren hiruhilekoan...

2007/03/16ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2006ko 3. hiruhilekoa


2006ko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza gutxiago izan zen


Araban eta Bizkaian %4,1 eta %5,2 gutxitu zen ezkontza kopurua (hurrenez hurren), baina Gipuzkoan %2,7 gehitu zen


EUSTATen datuen arabera, 2006ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 3.286 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopuru hori %3,4 gutxitu da. Bizkaian 1.675 ezkontza egin ziren, aurreko urteko aldi berean baino %5,2 gutxiago, eta Araban 421 ezkontza, aurrekoan baino %4,1 gutxiago; soilik Gipuzkoan gehitu zen ezkontzen kopurua, 1.085 egin zirelako, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %2,7 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren egoiliarren artean 105 ezkontza egin ziren.


Uztaila da ezkontzeko hilabete gustukoena


Uztailean egin zen ezkontza gehien (1.494), eta gero irailean (1.399). Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontza gutxien (393) izan zituen udako hilabetea abuztua izan zen.


Ezkontzen %65,8 erlijiosoak izan ziren, eta aurreko urteko aldi beraren aldean %3,3 gutxitu ziren. Nolanahi ere, hiruhileko honetan neguko hilabeteetan baino ezkontza erlijioso gehiago egin da; hain zuzen, neguko ezkontzen %75 baino gehiago zibilak izan ziren. Gipuzkoan ezkontza kanonikoak guztien %57,1 izan ziren, Bizkaian %60,3 eta Araban %64,1.


2006ko hirugarren hiruhilekoko 3.286 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 3.193 gizon eta 3.245 emakume ezkondu ziren. 3.001 senar (%94) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 10 gizonezko alargun eta 182 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aldi horretan 3.045 emakume ezkongabe (%93,8), 12 emakumezko alargun eta 188 emakumezko dibortziatu ezkondu ziren.


Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, emazteen %52ak 30 urtetik gora zituen eta adin-tarte horretako gizonen kopurua %68,4koa izan zen.




1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza gutxiago izan zen

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/03/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004193_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali