HomeGaiakBiztanleen IKT ekipamenduakPrentsa Oharrak 2006ko laugarren hiruhilekoan,...

2007/02/16ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2006ko 4. hiruhilekoa


2006ko laugarren hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Euskadiko biztanleen %41,6 Interneteko erabiltzaile da


Interneten bidez erosketak egiten dituzten internauten kopurua %19,1 igo da


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 14 urte edo gehiagoko interneten erabiltzaileak 766.400 izan dira, 2006ko azken hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %41,6. Ehuneko horrek %1,5eko hazkundea ekarri du urte bereko bigarren hiruhilekoaren aldean. Hala ere, joan den urtearen aldean, hazkundea %10,9 izan da.


Lurralde historikoen arabera, Bizkaian igo da gehien erabiltzaile-kopurua, %4 hain zuzen ere, 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Beraz, Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, bigarren tokian geratu da, %41,5ekin. Gipuzkoa da erabiltzaileen ehuneko handiena izaten jarraitzen duen lurraldea (%42,8). 2006ko bigarren seihilekoan %1eko hazkundea izan du. Araban, ordea, Interneten erabiltzaileen kopurua jaitsi egin da laugarren hiruhilekoan. Ehuneko 2,7 puntu jaitsi da eta 14 urte edo gehiago dituzten Interneten erabiltzaileen kopurua %39,4 izan da zehazki.


1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2006. %


Iturria: EUSTAT


65 urte eta gehiagoko erabiltzaileak %12,8 igo dira


Adina kontuan hartuta, 65 urte eta gehiagoko erabiltzaileak nabarmendu dira. Adin-tarte horretan %12,8ko hazkundea izan da 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Era berean, 25 eta 34 urte bitartekoen artean %4,4ko hazkundea izan da.

Generoen arteko tarte esaten zaiona ehuneko 7,2 puntukoa izan da 2006ko laugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoan ehuneko 5,7 puntura murriztu bada ere. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, mutilak diren interneteko erabiltzaileak %45,3 izan dira eta emakumezkoak %38,1. Hartara, 2006ko laugarren hiruhilekoan izan diren Interneteko erabiltzaile guztien artean, %53 gizonak dira eta %47 emakumeak.


Jardueraren ildoan, landunen artean Interneteko erabiltzaileek %3,5eko gorakada izan dute 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Ikasleei dagokienez, ehunekoa %3,3 jaitsi da eta pertsona ez-aktiboen eta langabetuen ehunekoa %2,3. Bestalde, lantokietako konexioak %2,8 igo dira. Ikasteko tokietan, ordea, Interneterako sarbidea %4,2 murriztu da. Etxeetan %1,8ko hazkunde txikia egon da, eta beste toki batzuetan, berriz, hala nola ziberkafetegietan, hoteletan, aisialdiguneetan... hazkundea askoz ere handiagoa izan da, %21,5ekoa hain zuzen ere.


Interneten nabigatzeko ingelesaren gorakada

Ingelesez nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %19,2 hazi da. Aitzitik, euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %1,5eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %2,4koa. Interneteko konexioen batez besteko iraupena 45,7 minutukoa izan da 2006ko laugarren hiruhilekoan. Beraz, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean bi minutu eta erdi laburragoa izan da.


Azken hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Interneteko erabiltzaileen %24,5ek produktuak edo zerbitzuak sarearen bidez erosi ditu


Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak goranzko joera izan du. 2006ko azken hiruhilekoan 30.100 pertsonek erabili dute Internet era askotara. Beraz, 187.700 erabiltzaile baino gehiago izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak. Zifra horren arabera, 2006ko bigarren hiruhilekoan %19,1eko hazkundea egon da.


IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz egiten jarraitzen du Euskal AEko etxeetan


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute Euskadiko etxeetan. 2006ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko etxeen %53k ordenagailua zuten. Horrek esan nahi du urte bereko bigarren hiruhilekoan zeudenak baino %4 gehiago egon direla, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %7,2 gehiago egon direla.


Interneterako sarbideari dagokionez, ia 320.000 familia dira, hau da, %40 baino gehiago, etxean zerbitzu hori dutenak. Beraz, 2006ko azken hiruhilekoan Interneteko konexioa izan dutenak baino 12.000 pertsona gehiago izan dira. Urteko balioen harira, Internetera sarbidea duten etxeak 2005ean baino ia %12 gehiago izan dira. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 22.900 pertsonekin, hau da, ehuneko 1,3 puntu igo da. Beraz, etxean Internet erabiltzeko aukera duten pertsonen kopurua 906.000 baino handiagoa izan da.


Bestalde, %85,6 etxek dute telefono mugikorra eta telefono finkoarekin batera mantendu da, etxeen %93 baino gehiagotan biak batera baitaude. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, hornikuntza hori duten pertsonen ehunekoa %91,2raino igotzen da, hau da, 2006. urteko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko 1,8 punturaino.


1. taula. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI), familiak


Iturria: Eustat


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel.:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko laugarren hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Euskadiko biztanleen %41,6 Interneteko erabiltzaile da

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004165_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali