HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2007ko otsailean bidaiarien...

2007/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO OTSAILA



2007ko otsailean bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira



2006ko otsailaren aldean, bidaiariek %4 gau gehiago igaro dituzte


Eustaten datuen arabera, 2007ko otsailean 120.941 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 4.000 baino gehiagok eta, horrenbestez, %4ko gehikuntza izan da. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiari kopurua %6 gehitu da baina Gipuzkoara heldutakoena %1 gutxitu da.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %1eko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %12koa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua gehitu egin da Bizkaian (%6) eta Araban (%5), baina Gipuzkoan horien kopurua %6 gutxitu da. Hiru lurralde historikoetara etorri da atzerritar gehiago: Gipuzkoara %18 gehiago, Arabara %12 gehiago eta Bizkaira %7 gehiago.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste EAEtik, Gaztela eta Leondik, Asturiastik, Kantabriatik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Bestalde, gutxitu egin da Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik eta Errioxatik etorritakoen kopurua. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Irlandatik, Italiatik, Erresuma Batutik eta Iberoamerikatik; aitzitik, Greziatik, Portugaldik eta Danimarkatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da, besteak beste.


2007ko otsailean 218.591 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko otsailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %4 gehitu da, guztira ia 9.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %5 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %2.


Batez besteko egonaldiaren iraupena ez da askorik aldatu: aurreko urteko otsailean batez besteko hori 1,80 egunekoa izan zen eta aurtengo otsailean 1,81 egunekoa. Araban eta Bizkaian ere ez da aldaketa handirik egon; bi lurraldeetan %1 murriztu da eta Gipuzkoan %3 gehitu da (lehen 1,84 egun eta orain 1,90 egun).

Plazen okupazio mailak %1eko beherapena izan du; aurreko urteko otsailean %36,36koa zen eta aurtengo otsailean %36,11koa. Beherapen hori Gipuzkoan eman zen (%-6), baina Araban eta Bizkaian gehikuntzak izan dira: %2 eta %3, hurrenez hurren.


Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%4), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%5)


Otsailean 5.579 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %4 gehiago; bidaiari kopurua %41 gehitu da Araban baina gutxitu egin da Bizkaian (%4) eta Gipuzkoan (%3). Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua guztira %5 gehitu da: Araban %39 gehitu da kopuru hori baina Bizkaian (%4) eta Gipuzkoan (%1) gutxitu da. Euskal Autonomia Erkidegoan %15 atzerritar gutxiago izan da: Gipuzkoan kopuru hori %40 murriztu da, Bizkaian pixka bat gehitu da (%5) eta Araban (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin du gora.


Otsailean 12.659 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan; honek %5eko gehikuntza ekarri du aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, bada, Araban (%41) eta Bizkaian (%18) hazkunde-tasa positiboak izan dira; Gipuzkoan, ordea, %10eko gutxitzea eman da.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua pixka bat gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006ko otsailaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,24 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengo otsailean 2,27koa. Bilakaera positibo hau Araban eta batez ere Bizkaian eman da, baina Gipuzkoan indizeak behera egin du.


Plazen okupazio maila %4 gutxitu da: Gipuzkoan (%-19) izan den beherapenaren ondorioz (%-29), baina Araban eta Bizkaian datuak positiboa izan da (%30 eta %8 hurrenez hurren).


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko otsailean bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004197_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali