2007/03/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO OTSAILA



2007ko otsailean industriako prezioek %0,7 egin dute gora


Industriako prezioen urte arteko igoera (2006ko otsaila eta 2007ko otsaila alderatuta) %4,5ekoa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,7ko hazkundea izan dute 2007ko otsailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen otsaileko urte arteko tasak %4,5eko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko otsaileko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2007ko otsailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%4,0), “garraio-materiala” (%3,5), “industria ez metalikoa” (%1,1) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,8). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “material elektrikoa” (%-1,4), “makinaria” (%-0,5), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-0,4), “ehungintza eta jantzigintza” (%-0,4) eta “industria kimikoa” (%-0,3).


2006ko otsailetik 2007ko otsailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%10,8), “ehungintza eta jantzigintza” (%5,3) eta “elikaduraren industria” (%4,6). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-8,2), “material elektrikoa” (%-1,4), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-0,4) eta “papergintza edizioa eta arte grafikoak” (%1,5).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek otsailean izan duten bilakaerak gorako joera izan du guztietan. Energiaren prezioek %2,8 egin dute gora otsailean, aurreko hilabetearen aldean; ekipamenduko ondasunen prezioek %1 egin dute gora; tarteko ondasunenak %0,2 eta kontsumo-ondasunenak %0,4. Hain zuzen, azken hauen gorakada kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren hazkundearen ondorioz (%0,4 bi kasuetan) gertatu da.


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %2,4 murriztu dira. Tarteko ondasunen prezioak %8,0 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %3,3 gehitu dira eta kontsumo-ondasunenak %3,2. Azken hauen artean, %3,6 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,4 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko otsailean industriako prezioek %0,7 egin dute gora

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004198_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali