2007/02/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO URTARRILA



2007ko urtarrilean industriako prezioak %0,4 igo dira


Industriako prezioen urte arteko igoera (2006ko urtarrila eta 2007ko urtarrila alderatuta) %4,1ekoa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,4ko hazkundea izan dute 2007ko urtarrilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak %4,1eko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko urtarrileko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2007ko urtarrilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “industria ez metalikoa” (%2,1), “elikaduraren industria” (%2,1), “makinaria” (%1,9) eta “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,1). Aitzitik, “petrolioaren birfinketa” (%-5,0) eta “material elektrikoa” (%-0,7) izeneko sektoreen prezioek behera egin zuten.


2006ko urtarriletik 2006ko urtarrilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%13,1), “metalurgia eta gai metalikoak” (%11,6), “ehungintza eta jantzigintza” (%5,4) eta “elikaduraren industria” (%4,1). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-12,5), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-2,4), “material elektrikoa” (%0,3) eta “garraio-materiala” (%0,6).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek urtarrilean izan zuten bilakaerak ibilbide ezberdina izan zuen horietariko bakoitzean: ekipamenduko ondasunak %1,0 gehitu dira, tarteko ondasunen prezioa %0,9 gehitu da eta kontsumo-ondasunak %1,2 gehitu dira; izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%1,4) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,8) gehikuntzaren ondorioz eman da. Energiaren prezioak %2,9 murriztu dira aurreko hilabetearen aldean.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %4,9 murriztu dira. Tarteko ondasunen prezioak %8,3 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %2,9 gehitu dira eta kontsumo-ondasunenak %2,5. Azken hauen artean, %3,1 igo ziren kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %1,4 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko urtarrilean industriako prezioak %0,4 igo dira

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004173_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali