HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Esportazioak %14,1 gehitu...

2007/03/07ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2006KO 4. HIRUHILEKOA



Esportazioak %14,1 gehitu ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan


Inportazioek %19,5eko urte arteko tasa izan zuten iazko azken hiruhilekoan


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 4.373,6 milioi eurokoak izan ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan. Hau da, horren aurreko urteko aldi berean izan zirenen aldean 541,1 milioi euro gehitu ziren eta, ondorioz, 2006ko azken hiruhilekorako urte arteko hazkunde tasa %14,1ekoa izan zen (2005eko aldi beraren aldean).


Inportazio guztiak 4.529,0 milioi eurokoak izan ziren, urte batetik bestera %19,5 gehituz. Urte arteko bilakaeraren tasa %12,2koa izan zen inportatutako produktu mineral eta energetikoetan, %22,9koa, aldiz, produktu ez-energetikoetan.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2005-2006ko laugarren hiruhilekoa. Mila eurotan.



Iturria: Eustat


Merkataritza-saldoak (laugarren hiruhilekoko esportazioak ken aldi bereko inportazioak) bilakaera negatiboa izan du; 155,5 milioi euroko saldo defizitarioa ekarri du nahiz eta aurreko urtean 43,2 milioi euroko superabita izan zuen saldoa eduki.


Merkataritzako saldo ez-energetikoa 938,3 milioi eurokoa izan zen 2005eko laugarren hiruhilekoan eta urtebete igaro ondoren 916,7 milioi eurotan mantendu zen; estaldura-tasa, ordea, gutxitu egin zen: 2005eko laugarren hiruhilekoan %136,4koa zen eta 2006ko azken hiruhilekoan %128,9koa.


2006ko laugarren hiruhilekoan, Europar Batasunerako esportazioak urtetik urtera asko gehitu dira (%17,6); hain zuzen ere, Frantziarakoak %11,6 gehitu dira, Alemaniarakoak %34,4, Italiarakoak %25,4 eta Erresuma Baturakoak %15,2.


Europar Batasunetik etorritako inportazioak ere gehitu dira asko (%18,4); hain zuzen ere, Frantziatik etorritako inportazioak %20,4 gehitu dira, Alemaniatik etorritakoak %22,9 eta Italiatik etorritakoak %14,5.


Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoak hobetzen jarraitzen du; aurreko urtean 585 milioi eurokoa izan zen eta 2006ko azken hiruhilekoan 671 milioikoa. Baina estaldura-tasak pixka bat beherantz egin du; 2005eko azken hiruhilekoan %129,7koa zen eta 2006ko laugarren hiruhilekoan %128,7koa.


2006ko laugarren hiruhilekoko esportazioak, funtsean, bi muga-zerga hartzen ditu oinarri gisa: metalak eta horien manufakturak (%21,5) eta material elektrikoa (%15,0). Garraio-materiala %1,7 baino ez da gehitu Euskal Autonomia Erkidego osoan.


Europar Batasunetik datozen inportazioek ere bi muga-zerga horiek hartzen dituzte oinarri gisa. Metalen eta horien manufakturetako inportazioak %42,2 gehitu dira eta material elektrikoarenak %24,2.


Bai esportazioek (%22,3) bai inportazioek (%24,8) Araban izan dute gehikuntzarik handiena, garraio-materialen esportazioek lurralde honetan %22,0rainoko igoera izan baitute. Bizkaia tarteko maila batean geratzen da, esportazioetan %15,3ko gehikuntza izan duelako eta inportazioetan %22,1ekoa. Produktu mineral eta energetikoen (%22,0), metalen eta horien manufakturen (%26,9) eta kontsumo-ondasunen (%13,5) bilakaera Bizkaiko esportazioen euskarri da. Gipuzkoan, bestalde, metalen eta horien manufakturen (%25,2) eta material elektrikoen (%18,7) esportazioak %6,4 gehitu dira; baina garraio-materialei dagokienez %32,3 gutxitu dira.


2006. urteko balantzea


2006. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %16,1 gehitu ziren.


2006. urtean guztira 16.513,8 milioi euroko esportazioak izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hots, 2005ekoak %16,1ean gehituz. Inportazioak guztira 17.156,5 milioi eurokoak izan ziren, hau da, aurreko urtearen aldean %18,4 gehitu ziren.


2006. urtean esportazioek honako esparruetan izan zituzten gehikuntzarik handienak: produktu mineralak (%62,8), plastikoa eta kautxua (%38,1), metalak eta horien manufakturak (%15,8), garraio-materiala (%10,3) eta material elektrikoa (%8,2).


2006. urte osoan Bizkaian eman zen esportazioen gehikuntzarik handiena, %25,4 gehitu zirelako urte horretan. Arabako esportazioak %15,0 gehitu ziren baina Gipuzkoan gehikuntza neurrizkoagoa eman zen: %7,2koa. Inportazioei dagokienez ere dinamika bera errepikatu da: Bizkaian izan dute inportazioek gehikuntzarik handiena (%23,9), gero Araban (%11,5) eta azkenik Gipuzkoan (%8,7).


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)



Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioak %14,1 gehitu ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2007/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004183_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali