HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2006/12/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2006KO 3. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %16,7 igo ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoan



Inportazioek %17,6ko hazkunde nominala izan zuten urte arteko aldi berean


Euskal AEko esportazioak %16,7 hazi ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. 2005eko hirugarren hiruhilekoan 3.321,4 milioi euro lortu ziren, eta aurtengo hiruhilekoan, aldiz, 3.876,9 milioi euro. 2006ko lehenengo bederatzi hilabeteetako esportazioekin 12.140,2 milioi euro lortu dira, eta %16,8ko urte arteko hazkunde-tasa egon da aurreko urteko aldi beraren aldean. Urteko hiruhileko honetan, bere horretan mantendu da lehen seihilekoan lortutako bilakaera-tasa (%16,9).


Hirugarren hiruhilekoko guztizko inportazioetan, %17,6ko urte arteko hazkundea egon da, eta zenbatekoa 4.213,9 milioi eurora iritsi da. Aurreko urtean, aldiz, zenbateko hori 3.584,4 milioi eurokoa izan zen. Urteko lehen hiru hiruhilekoetako guztizko inportazioak 12.627,4 milioi eurotara iritsi dira, eta %18,0ko urte arteko hazkundea egon da, aurtengo lehen seihilekoko bilakaera-tasarekin (%18,2) bat etorriz.


Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2005-2006ko hirugarren hiruhilekoa. Milaka euro.



Iturria: Eustat


Esportazioen eta inportazioen bilakaeraren emaitza gisa, hirugarren hiruhilekoko merkataritza-defizita 337,0 milioikoa izan da. Beraz, 2005eko hirugarren hiruhilekoko defizita 74 milioitan areagotu da. Horren ondorioz, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa jaitsi egin da eta iazko %92,7tik aurtengo %92,0ra pasa da. Urteko lehen bederatzi hilabeteetako merkataritza-defizita 487,2 milioi eurokoa da.


Hala ere, 2006ko hirugarren hiruhilekoan, esportazio ez-energetikoak inportazio ez-energetikoen gainetik egon dira 848 milioitan. Estaldura-tasa %132 izan da eta produktu ez-energetikoen merkataritza-superabita 3.023,9 milioitara iritsi da, 2006ko lehen hiru hiruhilekoetan.


2006ko hirugarren hiruhileko honetan, Europar Batasuna helburu duten esportazioak %15,3 hazi dira, 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Urte arteko hazkundeagatik eta bolumenagatik, Alemaniara (%24,9), Italiara (%24,6) eta Belgikara (%39,2) egindako esportazioak nabarmendu dira. Bolumenagatik lehen bezeroa den Frantziara bideratutako esportazioak, %5,8 hazi dira hirugarren hiruhilekoan.


Europar Batasunetik datozen inportazioak %14,5 hazi dira. Produktu energetikoen hornitzaile diren herrialdeetatik datozenak, aldiz, %25,8 igo dira.


Esportazioetan balio handiena duen muga-zergetako taldea ekipo-ondasunak dira (hiruhileko honetan %13,1eko igoera izan du), eta horren atzetik metalak eta manufakturak taldea dago, %15,2ko hazkunde-tasarekin. Aitzitik, inportazio ez-energetikoen artean, muga-zergetako talderik garrantzitsuena da metalak eta manufakturak. Izan ere, hirugarren hiruhilekoan %45,8ko urte arteko hazkundea izan du. Muga-zergetako bigarren taldea, bolumenari dagokionez, ekipo-ondasunak da (%3,7ko atzerakada izan du). Nolanahi ere, produktu mineralak eta energetikoak hiruhilekoko inportazio guztien %37,2 dira eta %25,8ko urte arteko hazkundea dute.


Esportazio-hazkunde handiena Bizkaian gertatu da. Hirugarren hiruhilekoan %26,2 hazi da eta aurtengo orain arteko bederatzi hilabeteetan %29,3. Bizkaiko inportazioak %22,3 hazi dira hirugarren hiruhilekoan, bai produktu energetikoak taldearen hazkundeagatik (%26,2), bai eta metalak eta manufakturak taldearen igoeragatik ere (%47,8).


Gipuzkoan zenbatutako esportazioen balioa %8,9 igo da uztaila eta iraila bitarte. Horretarako, lagungarriak izan dira ekipo-ondasunak eta metalak eta manufakturak taldeen bilakaera ona, %8,5ekoa eta %11,6koa hurrenez hurren. Gipuzkoa helburu duten inportazioak %16,4 hazi dira, ia esportazioen bikoitza. Inportazio horiek batez ere metalak eta manufakturak (%42,5) eta ekipo-ondasunak (%8,7) taldeetan oinarritzen dira.


Arabako esportazioei dagokienez, hirugarren hiruhilekoan %13,8 hazi dira, ekipo-ondasunak multzoaren urte arteko igoeraren eraginez (%20,3), eta, zehatzago, garraio-materiala multzoaren jokabide onaren eraginez (%32,4). Inportazioak pixka bat hazi dira, %1,6 hain zuzen ere, garraio-materialaren (%-28,8) jaitsiera handiaren eraginez, nahiz eta beste inportazio batzuk igo egin diren, hala nola metalak eta manufakturak (%45,9) eta plastikoak eta kautxua (%25,5).


Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. (Joera)



Iturria: Eustat



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %16,7 igo ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004107_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali