2007/01/09ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO AZAROA


Euskal AEko industri jarduera %1,1eko urte arteko tasara hazi zen 2006ko azaroan

Urteko lehen hamaika hilabeteetan %3,9ko hazkunde metatua egon da, 2005eko aldi beraren aldean


EUSTATek landutako datuen arabera, 2006ko azaroan %1,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2005eko hil beraren aldean. Urteko lehen hamaika hilabeteetan %3,9ko hazkunde metatua egon da, 2005eko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2006ko azaroan %0,7 jaitsi zen industri produkzioa, 2006ko urriarekin alderatuta.


Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua



(*) 2006ko urri-azaroko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektore-bilakaera


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2006ko azaroko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2005eko azaroaren aldean: Ekipo-ondasunak %6,1 hazi ziren eta Bitarteko ondasunak %2,4 igo ziren. Aitzitik, Energiak (%-8,7) eta Kontsumo-ondasunek (%-6,7) behera egin zuten, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%-1,7) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%-9,4) izandako jaitsieren eraginez.


2006ko urriaren aldean, 2006ko azaroko hil arteko aldakuntzaren zeinua bestelakoa izan zen industri sektoreetan. Ekipo-ondasunek hil arteko %1,1eko gorakada izan zuten, eta gainerako industri sektoreek jaitsiera izan zuten urriarekin alderatuz gero. Energiaren hil arteko tasa %8,0 jaitsi zen, Bitarteko ondasunena %0,8 eta Kontsumo-ondasunei dagokiena %0,2, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%1,1) izandako gorakadaren ondorioz, bai eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izandako beherakadaren (%-0,8) ondorioz ere.


Bilakaera lurralde historikoaren arabera


Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera ezberdina izan da hiru lurraldeetan: Araban %4,4 jaitsi da, Bizkaian %0,4 egin du behera, eta Gipuzkoan %5,9 igo da.


2006ko urriaren aldean, 2006ko azaroko hil arteko tasak hauek izan dira hiru lurraldeetan: Araban %0,2 igo da, Bizkaian %1,8 egin du behera, eta Gipuzkoan %0,1 igo da.


Taula: 2006ko azaroa. Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi berdinaren aldean

Iturria: Eustat


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,1eko urte arteko tasara hazi zen 2006ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2007/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004120_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali