2007/02/01eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO ABENDUA

Euskal AEko industri jarduera %5,4 hazi zen 2006ko abenduan


Industri Produkzioaren Indize Orokorraren 2006ko urteko balantzean %4,1eko hazkundea izan da


EUSTATek landutako datuen arabera, 2006ko abenduan %5,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2005eko hil beraren aldean. 2006 guztirako hazkunde-tasa metatua %4,1ekoa izan zen, aurreko urtearen aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2006ko abenduan %2,8 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, azaroarekin alderatuta.


Euskal AEko industri produkzioaren urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua



Iturria: Eustat


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2006ko abenduko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2005eko abenduaren aldean: urte hartzeko hazkunde-tasarik handiena ekipo-ondasunena da (%13,0). Bitarteko ondasunek %7,2ko hazkundea izan dute eta kontsumo-ondasunak %1,2 igo dira. Kontsumo-ondasun iraunkorren urte arteko hazkundea %6,6koa izan da, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, aldiz, %1,5 jaitsi dira. Energiak %10,2ko urte arteko aldakuntza negatiboa lortu du.

Azaroaren aldean, 2006ko abenduko hil arteko aldakuntza positiboa izan da industri sektore handi guztietan. Hazkundea ezberdina izan bada ere, sektore guztiak hazi dira: energia %4,0 igo da, ekipo-ondasunak %1,9 eta bitarteko ondasunak %1,4; kontsumo-ondasunak, aldiz, %5,7ko hazkundea izan dute, kontsumo-ondasun iraunkorrek eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izan duten igoeraren ondorioz: %5,9 eta %5,6 hurrenez hurren.


Lurralde historikoei dagokienez, abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan ziren lurralde guztietan: %11,4 hazi zen Gipuzkoan, %3,0 Bizkaian eta %0,4 Araban. Hil arteko hazkunde-tasak ere positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %3,7ko hazkundea izan da, Araban %2,5ekoa eta Bizkaian %2,2koa.


2006ko industri jardueraren balantzea


Euskal AEn, 2006ko balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %4,1eko hazkunde metatuarekin itxi da. Tasa hori aurreko urtean lortutakoaren antzekoa izan da (%4,0).


Industri sektore handiek hainbat eratako aldakuntzak izan dituzte urteko metatuan. Ekipo-ondasunak %8,5 igo dira, energia %5,1 eta bitarteko ondasunak %2,5. Kontsumo-ondasunak, oro har, %1,3 jaitsi dira. Horien baitan, kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,3 hazi dira, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, berriz, %2,1 jaitsi dira.


2006an metatutako aldakuntzak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %5,3 igo dira, Bizkaian %4,3 hazi dira eta Araban %1,6ko hazkundea izan dute.


Taula: 2006KO ABENDUA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi berdinaren aldean

Iturria: Eustat


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %5,4 hazi zen 2006ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2007/02/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004149_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali