HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak Euskal AEko lehen sektorean...

2006/12/14ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI): lehen sektorea. 2005. urtea


Euskal AEko lehen sektorean informazioaren teknologiako ekipamendu gutxi dago, gehiegiko atomizazioa dela eta


Hala ere, 2003. urtearen aldean, lehen sektoreko 10 langile edo gehiagoko establezimenduek hobekuntza nabarmena izan dute 2005ean IKTko ekipamenduei dagokienez.


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lehen sektoreko establezimendu gehienak tamaina txikikoak dira (establezimenduen %98,5etan 2 langile edo gutxiago daude), eta horrek baldintzatu egiten du establezimenduetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiako (IKT) ekipamenduak edukitzea.


Teknologiak edukitzeari dagokionez, lehen sektoreko establezimenduetan lortzen diren ehunekoak oso urruti daude Euskadiko ekonomiako gainerako sektoreetan lortzen direnetatik, telefono mugikorretan izan ezik (sektoreko enpresen %30,2tan dituzte). Gainerako oinarrizko ekipamenduak gutxi erabiltzen dira, bai ordenagailuak (%4,9), bai posta elektronikoa, eta baita Internetarako sarbidea ere (%4,1). Bestalde, ia ez dago web orrialde propioa duen enpresarik. Izan ere, horrelako enpresen %0,5 baino ez dago sarean.


1. taula: Establezimenduak, informazioaren teknologiako ekipamenduei jarraiki, sektore ekonomikoaren, enplegu-geruzaren eta urtearen arabera. (%)



Iturria: Eustat


Nolanahi ere, betiere establezimenduen tamaina bezalako aldagai bereizgarria kontuan hartuta, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan askoz ere kopuru handiagoak lortu dira dagoeneko. Esate baterako, tamaina horretako establezimenduen %99,3k dituzte telefono mugikorrak, eta %47,8k dute Interneterako sarbidea. Gainera, posta elektronikoaren ehunekoa %59,3koa izatera iritsi da, eta ordenagailua edukitzearen ehunekoa %89,0koa da.


Era berean, enpresen guztizkoan 2005ean lortutako ekipamenduen kopuruak eta 2003an lortutakoak oso antzekoak izan badira ere, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan hobekuntza nabaria egon da tarte horretan.


Lehen sektorean, arrantza-enpresek IKTko ekipamendu gehiago dituzte nekazaritza-enpresek baino


Azkenik, aipagarria da lehen sektorean lortutako ehunekoak oso ezberdinak direla nekazaritzako enpresak eta arrantzakoak bereizita. Azken enpresa horiek askoz ere ehuneko handiagoak lortu dituzte ekipamendutan. Nolanahi ere, datu horrek ez du inolako eraginik sektore osoan, nekazaritzako enpresak enpresen guztizkoaren %99,1 baitira.


Nekazaritza-sektorean horrelako ekipamenduen ehunekoak oso txikiak diren arren (%29,6 telefono mugikorretan, %3,6 posta elektronikoan, %4,3 ordenagailuetan eta %3,8 Interneten), arrantza-sektoreko enpresetan askoz ere ehuneko handiagoak lortu dira: %91,3 telefono mugikorretan, %35,2 posta elektronikoan, %64,0 ordenagailuetan eta %28,2 Interneten.


1. grafikoa: Establezimenduak, IKTko ekipamenduei jarraiki, jarduera-sektoreen arabera. (%)


Iturria: Eustat


Hala ere, kontuan izan behar da alde horiek ez direla jardueragatik soilik gertatzen; ustiapenen tamainak ere badu eragina. Nekazaritza-sektoreko establezimendu gehienak 10 langile edo gutxiagokoak dira; arrantza-sektorekoak, aldiz, askoz ere sakabanatuago daude, eta badira 10 langile edo gutxiagoko enpresak, baina baita 10 langile baino gehiagokoak ere.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel.:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko lehen sektorean informazioaren teknologiako ekipamendu gutxi dago, gehiegiko atomizazioa dela eta

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- sector primario. Año 2005
Eguneratze data : 
2006/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004102_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali