HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2007/02/08ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2006ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %6,6 hazi ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan


Datu horien arabera, 2006ko urteko salmenten batez besteko hazkunde-tasa metatuak %7,1eko aldakuntza nominala izan zuen


2006ko laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %6,6ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %2,9 izan zela estimatu zen laugarren hiruhileko horretan.


1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. (%)



Iturria: EUSTAT


Handizkako merkataritzaren sektorean, %9,0 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %2,1, aurtengo laugarren hiruhilekoan.


Handizkako sektorean nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik makineria eta ekipoa (%12,2) eta gai erdilanduak eta txatarra (%10,2) atalen salmenta nominalak. Aitzitik, elikaduraz besteko kontsumo-gaiak eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak atalek hazkunde neurritsuagoak izan zituzten, %8,8 eta %5,2 hurrenez hurren.


Espezializatutako txikizkako sektoreak %2,5eko hazkundea izan du. Hazkunderik handienak pertsonen hornikuntza (%4,0) eta elikagaiak (%3,6) ataletan izan dira. Bestalde, bestelako kontsumo-gaiak eta etxearen hornikuntza atalek igoera txikiagoa izan dute, %1,2 eta %0,7koa hurrenez hurren.

2006ko laugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren salmentak %1,5 igo ziren, balio nominaletan, bai elikagaien salmentek (%1,6) eraginda, bai eta gainerako produktuen salmentek eraginda ere (%0,7).


Laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak aldakuntza nominal positiboak izan zituen hiru lurraldeetan: %9,1 hazi zen Araban, %6,9 Bizkaian eta %4,9 Gipuzkoan. Balio errealetan ere hazkundeak positiboak izan dira: Araban %4,6 igo da, Bizkaian %3,0 eta Gipuzkoan %1,6.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %0,7 gehitu ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %2,4 gehitu ziren handizkako sektorean, eta %0,3 gutxitu txikizkakoan.


2006. URTEKO BALANTZEA


2006. urte osoan, Barne Merkataritzako salmenten Indizeak %7,1eko hazkunde nominala izan du joan den urtekoaren aldean: kontuan hartu den urtearen aldian, handizkako merkataritza %8,3 hazi da eta txikizkakoa %4,6. Prezioen igoeraren eragina kendu eta zifra nominalak zifra erreal bihurtuz gero, Barne Merkataritzako Indizea %3,5 hazi zen 2006an: handizkako merkataritzan salmentak %3,9 gehitu ziren, eta txikizkakoan, %2,7.


Lurraldeen arabera, eta urte osoa kontuan hartuta, hazkunde nominal handiena Araban gertatu da, %9,4ko hazkunde-tasarekin. Arabaren atzean Bizkaian dago, %7,6ko hazkunde-tasarekin, eta, azkenik, Gipuzkoa, %5,0koarekin. Balio finkoetan, Arabak %5,1eko hazkundea mantendu du, Bizkaia %4,0 hazi da eta Gipuzkoa %1,7.


2006ko lau hilabeteetako batez bestekoari dagokionez, langile landunen kopurua %1,3 igo da: %1,8 igo da handizkako merkataritzan eta %1,1 txikizkakoan.


2. taula.- Barne Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2006ko 4. hiruhilekoa.



Iturria: EUSTAT


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %6,6 hazi ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004160_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali