2007/03/08ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2006KO 4. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %9,8 hazi zen 2006ko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, urte osoko hazkundea %8koa izan zen.



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2006ko laugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreak %9,8ko hazkunde nominala izan zuen 2005eko hiruhileko beraren aldean. 2006. urte osoan, eta aurreko urtearen aldean, %8,0 hazi zen.


Hiruhilekoak alderatu ahal izateko estazionalitate-ondorioak zuzendu dira eta ondoren ikusi da 2006ko hirugarren hiruhilekoaren aldean laugarren hiruhilekoko eraikuntzaren jarduera %4,1 hazi zela; gainera, aurreko hiruhilekoko hiruhileko arteko tasaren aldean azeleratu egin zen (%2,3).


Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



Iturria: Eustat


Eraikuntzaren sektoreak 2006ko laugarren hiruhilekoan izan zuen bilakaerak Obra Zibila baino gehiago izan zuen euskarri Eraikuntzaren azpisektorea: eraikuntzak %10,2ko urte arteko igoera izan zuen eta Obra Zibilak %8,9koa. Metatutako kopuruari dagokionez gauzak berdin mantendu ziren: eraikuntzak %8,5eko igoera izan zuen urte osoan eta obra zibilak %6,8koa.


Hiruhileko artean, sektoreak 2006ko laugarren hiruhilekoan izan zuen jarduera 2006ko hirugarren hiruhilekokoarekin alderatuz gero, obra zibilaren azpisektoreak bilakaera positiboa izan zuen (%7,1) eta eraikuntzak hiruhileko arteko hazkunde neurrizkoagoa izan zuen (%2,7).


2006ko laugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %1,2 gehitu zen urte bereko aldi beraren aldean; hiruhileko artean, 2006ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,3ko hazkundea izan zuen sektoreak.


Taula: 2006ko 4. hiruhilekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hiruhilekora arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin alderatuta.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %9,8 hazi zen 2006ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2007/03/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004184_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali