2007/03/05eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO URTARRILA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %2,9ko hazkunde-tasa izan du 2007ko urtarrilean


Ekipamenduko ondasunen ekoizpena izan da nagusi, %7,7ko hazkundea helduz



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko hil beraren aldean %2,9 hazi da 2007ko urtarrilean.


2007ko urtarrilean, eta 2006ko abenduaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,2 murriztu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka


(*) 2007ko urtarrileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko urtarrileko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%7,7) eta tarteko ondasunetan (%3,7), 2006ko urtarrilaren aldean. Energia %4,4 gutxitu da eta kontsumo-ondasunak %0,9, hauek kontsumo-ondasun iraunkorren (%-3,3) gutxitzearen ondorioz; kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, aitzitik, %0,4 gehitu dira.


2006ko abenduaren aldean, 2007ko urtarrilean hil arteko aldaketak positiboak izan dira energiaren (%4,6) eta ekipamenduko ondasunen (%1,4) sektore nagusietan; aitzitik, 2006ko abenduaren aldean betiere, tarteko ondasunek (%-1,4) eta kontsumo-ondasunek %3,6 behera egin dute. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %5,9ko hil arteko murrizpena izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %2,3 egin dute behera, aurreko urteko abenduaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan; izan ere, Gipuzkoan %6,1 hazi da, Araban %1,6 eta Bizkaian %0,9.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2007ko urtarrilekoak, 2006ko abenduaren aldean) bilakaera ezberdinak eman dira aipatu aldian: Araban %0,6 hazi da tasa hori hil artean baina Bizkaian (%0,7) eta Gipuzkoan (%1,1) tasa horrek behera egin du.


Taula: 2007KO URTARRILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %2,9ko hazkunde-tasa izan du 2007ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004182_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali