2007/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006ko ABENDUA



Industri prezioak %0,3 igo ziren 2006ko abenduan


Datu horiekin, 2006. urtearen amaieran industri prezioek %5,0ko igoera izan zuten, 2005eko abenduaren aldean


Euskal AEko industri prezioak %0,3 igo ziren 2006ko abenduan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urte osoan, hazkundea %5,0koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan



Iturria: EUSTAT


2006ko abenduan, beti ere aurreko hilaren aldean, energia elektrikoa, gasa eta ura (%1,7), elikagai-industria (%0,8), metalezko eta ez-metalezko meak (%0,7) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%0,5) adarrek igo zituzten gehien prezioak. Aitzitik, abenduan prezioak jaitsi zituzten adarrak honako hauek izan ziren: ehungintza eta jantzigintza (%-1,3), petrolioa fintzea (%-0,2), makineria (%-0,2) eta kautxua eta plastikoa (%-0,2).


Bestalde, ondasunen helburu ekonomikoen araberako sailkapenarekin aurrera eginez, abenduan (aurreko hilaren aldean) energiaren prezioak %0,4 igo dira, bitarteko ondasunenak %0,3, ekipo-ondasunen prezioek ez dute aldaketarik izan (%0,0) eta kontsumo-ondasunak %0,5 igo dira kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,6 igotzearen eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,2 igotzearen ondorioz.


URTEKO BALANTZEA 2006


2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: energia elektrikoa, gasa eta ura (%17,8), metalgintza eta metalezko gaiak (%11,7), ehungintza eta jantzigintza (%6,9) eta elikagai-industria (%4,5) sektoreei. 2005ean baino urte arteko tasa murriztuagoak, berriz, honako hauek izan dituzte: petrolioa fintzea (%-4,8) eta garraio materiala (%-2,5).


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, bost ondasun-taldeek izan dute zeinu positiboa, aldeak badiren arren bakoitzaren urte arteko bilakaeran (2006ko abendua, 2005eko abenduaren aldean). Zehazki, bitarteko ondasunak %8,5 igo dira, energia %1,9, ekipo-ondasunak %1,5 eta kontsumo-ondasunek %3,0ko hazkundea izaten dute. Azken horiek, aldi berean, kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo ondasun ez-iraunkorren artean banatuta daude. Lehenengoen prezioak %0,7 igo dira eta bigarrenen prezioak %4,3.



Iturria: EUSTAT


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,3 igo ziren 2006ko abenduan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004135_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali