2006/12/22ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006ko AZAROA



Industria-prezioak %0,2 igo ziren 2006ko azaroan


Industria-prezioen urte arteko igoera (2006ko azaroa, 2005ekoarekin alderatuta) %4,9koa izan zen


EUSTATek landutako datuen arabera, 2006ko azaroan Euskal AEko industria-prezioak %0,2 igo ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,9 hazi zen. 2005eko abenduaren aldean, 2006ko lehen hamaika hilabeteetan, industria-prezioak %4,8 hazi dira.


Euskal AEko industria-prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan



(*) 2006ko azarorainoko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2006ko azaroan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%1,2), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,5), kimika-industria (%0,5) eta ez-metalezko industria (%0,5) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (%-0,8), ehungintza eta jantzigintza (%-0,8), metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,6), kautxua eta plastikoa (%-0,1), zurgintza (%-0,1) eta bestelako manufakturak (% -0,1).


Urte arteko aldian, hots, 2005eko azaroaren aldean 2006ko azaroan, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: energia elektrikoa, gasa eta ura (%17,0), metalgintza eta metalezko gaiak (%11,1), ehungintza eta jantzigintza (%8,3), kimika-industria (%4,1), kautxua eta plastikoa (%3,8) eta papera, edizioa eta arte grafikoak (%3,8). Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: petrolioa fintzea (%-3,8), garraio-materiala (%-2,4), material elektrikoa (%0,5), bestelako manufakturak (%0,7), zurgintza (%0,9) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%1,4).


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, azaroan sektore-talde handietako prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: bitarteko ondasunen (%0,4) prezioak eta ekipo-ondasunenak (%0,2) igo egin ziren, eta kontsumo-ondasunenak, berriz, mantendu (%0,0). Izan ere, kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak bere horretan mantendu ziren azaroan. Bestalde, energiaren prezioa %0,2 jaitsi zen.


Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde handiak izan zituzten urte arteko aldian, guztiek urte arteko hazkunde positiboak lortu zituzten arren: Bitarteko ondasunen prezioak %8,2 igo ziren, ekipo-ondasunenak %1,5 eta kontsumo-ondasunenak %2,7. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %4,0 igo ziren, eta kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,3. Energiaren prezioak %2,3 igo ziren urte arteko aldian.



Iturria: EUSTAT



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industria-prezioak %0,2 igo ziren 2006ko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004113_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali