2006/12/21eko prentsa-oharra

NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN EGITURARI BURUZKO INKESTA (NUI) 2005. urtea



Nekazaritzako azalera erabilia mantendu eta ustiategiak gutxitu egin ziren Euskal AEn 2005ean



Apur bat gehitu ziren nekazaritzako azalera erabiliaren ratioa (%1,8) eta nekazaritzako azalera guztiarena (%3,1), ustiategiko


Euskal AEko ustiategiak 2003ko 22.234 izatetik 2005eko 21.730era pasa dira, hau da, %2,3 gutxiago. Nekazaritzako azalera guztia zein nekazaritzako azalera erabilia (lur landuak eta larre iraunkorretarako lurrak) apenas aldatu dira 2003. urtearen aldean: %0,5 gehitu dira lehenengoak eta %0,5 gutxitu bigarrenak, Eustatek landutako datuen arabera.


Nekazaritzako azaleraren batez besteko tamaina 11,03 hektareakoa da Euskal AEn, aldeak izan arren Arabaren beste bi lurraldeen artean: Araban 29,2 ha., Gipuzkoan 7,9 ha. eta Bizkaian 5,9 ha.


Lurraren %41 basoek okupatzen dute eta %36,6 larre eta belardiek


Lurren gainerako aprobetxamenduen barruan, lur landuetarako bideratutako azalera nabarmentzen da, %18,8rekin, batez ere belarkien laborantzara bideratua Araban.


1. taula.- Nekazaritzako azalera sailkatua, aprobetxamendu-motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2005. urtea



Iturria: EUSTAT


Abeltzaintzako ustiategiak eta behi- eta ardi-azienden abelburuak gutxitu egin dira, eta txerri-aziendak aldiz gehitu


2005ean 2003an baino behi-aziendadun 1.000 ustiategi gutxiago (%-11,7) zenbatu ziren eta txerri-aziendadunak 443 gutxiago (%-23). Ardi-aziendadun ustiategiak, berriz, 393 gutxitu ziren, hots, %7,7 gutxiago.


Abelburu-kopuruaren bilakaerak aldeak ditu: txerri-aziendena positiboa (%6,6), baina negatiboa behi-aziendena (%-5,6) eta ardi-aziendena (%-1,1).


Bi bilakaera horiek kontuan hartuta, ustiategi bakoitzeko abelburuen batez besteko kopurua gehitu egin da 2003 eta 2005 arteko bi urteetan.


2. taula. Abeltzaintza. Azienda-mota eta unitateak. 2005. urtea



Iturria: EUSTAT


Ohar metodologikoa: Datuok 2004ko urriaren 1etik 2005eko irailaren 30era arteko nekazaritzako kanpainari, hots, 2005eko nekazaritzako urteari egiten diote erreferentzia. Inkesta hau Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egin da Euskal AEn.


 

Top

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mariano González
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Nekazaritzako azalera erabilia mantendu eta ustiategiak gutxitu egin ziren Euskal AEn 2005ean

Eragiketa : 
Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta
Eragiketa kodea : 
102114
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2005
Eguneratze data : 
2006/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004112_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali