2007/01/29ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATE-ESTATISTIKA, 2005/06 IKASTURTEA



Oraindik ere gazteen beherakadak eragina du unibertsitateko geletan


Iazko ikasturtearen aldean %5 ikasle gutxiago matrikulatu zen


2005-06 ikasturtean 68.924 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan. Beraz, iazko ikasturtearen aldean %5eko beherakada izan zen Eustaten datuen arabera. Azken bosturtekoan biztanleriak gora egin duen arren, laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan izandako beherakadak eragina izan du unibertsitateetako matrikulazioetan.


Lurraldez lurralde, matrikulatutako guztien %55 Bizkaian ikasten aritu zen, %31 Gipuzkoan eta azkenik, %14 Araban.


Matrikulatutako guztien %54 emakumezkoak izan ziren, joan den ikasturtean izandako ehunekoaren antzera. Zentroen titulartasunari dagokionez, ikasleen %78 sektore publikoan matrikulatu ziren.


Unibertsitateko ikasleen bilakaera, ikasketa-motaren arabera. 2005-06 ikasturtea.



Iturria: EUSTAT


Ikasleek nahiago dituzte lizentziaturak


Ikasketa-motari helduta, lizentziaturetan 29.251 ikasle matrikulatu ziren, ikasle guztien %44. Diplomaturetan %22 matrikulatu ziren, arkitektura eta ingeniaritza teknikoetan %19 eta arkitektura eta ingeniaritzetan %15. Emakumeen presentzia nabarmena izan zen lizentziaturetan (%65) eta diplomaturetan (%71) eta gizonezkoena, berriz, arkitektura eta ingeniaritza ikasketetan (%66) eta arkitektura eta ingeniaritza teknikoetan (%73).


Ikasle guztietatik 11.709 unibertsitatean lehen aldiz sartutakoak dira (%17), eta hamarretik zortzi unibertsitatean sartzeko probaren bitartez sartu ziren.


2005-06 ikasturtean 2.602 ikaslek egin zituzten graduondoko ikasketak, eta emakume- eta gizon-kopurua antzekoa izan zen.


Honakoak izan ziren gehien eskatu ziren titulazioak: industri ingeniaritza teknikoa (6.857), irakasle eskola (5.623), enpresa-zuzendaritza (5.476), enpresa-zientzien diplomatura (3.966) eta industri ingeniaritza (3.184). Bost karrera horietako izen-emateak matrikulazioen %40 izan ziren ikasturte honetan. Emakumeek hautatutako ikasketei dagokienez, honako hauek nabarmendu dira: irakasle-eskola (4.263), enpresa-zuzendaritza (3.160), psikologia (2.170), enpresa-zientzien diplomatura (2.080) eta zuzenbidea (1.760) izan dira gehien eskatutakoak.


Unibertsitateko ikasleen banaketa, adarka (%). 2005-06 ikasturtea.



Iturria: EUSTAT


Unibertsitateko ikasleen %46k gizarte- eta zuzenbide-arloko ikasketak egin dituzte


2005-06 ikasturtean 31.868 ikaslek egin zituzten gizarte- eta zuzenbide-arloetako ikasketak. Hori matrikulazio guztien %46 da. Bigarren tokian, 22.895 ikaslek (%33) ikasketa teknikoak egitea hautatu zuten. Bestalde, giza zientzietako ikasketetan 6.206 ikasle matrikulatu ziren (%9). Azkenik, trebakuntza esperimentalaren arloan eta osasunaren arloan 4.128 eta 3.827 ikasle matrikulatu ziren, hots, ikasle guztien %6 adar bakoitzean.


Sexuen araberako lehentasunen harira, gizonezko gehiago dago ikasketa teknikoetan. Adar horretan matrikulatutako 10 ikasletik 7 gizonezkoak dira. Aitzitik, emakume gehien dituen adarra osasunarena da (%80).


Hamar ikasletik zazpik unibertsitate publikoan lortzen dute titulua


2005ean 12.320 ikaslek lortu zuten unibertsitate-titulua. Horietatik %92k lehen eta bigarren zikloetako ikasketak amaitu zituzten. Gainerakoek, hau da, 928 ikaslek graduondoko ikasketak amaitu zituzten. Guztira 241 ikaslek gainditu zuten doktore-tesia. Bestalde, titulua lortu zutenen %60 emakumezkoak izan ziren.


Gazteen %97k ohiko deialdian gainditu zuten unibertsitatean sartzeko proba


2006an 9.755 ikaslek egin zuten unibertsitatean sartzeko proba Euskal AEn. Horietatik 7.943k ohiko deialdian egin zuten eta 1.812 ikaslek ezohiko deialdian. Lehenengo deialdian aurkeztutako ikasleen %97k gainditu zuten, eta ehuneko hori %81era jaitsi zen bigarrenean. Bestalde, 25 urtetik gorakoentzako probara 464 ikasle aurkeztu ziren. Horietatik 284k gainditu zuten (%61).


Euskal AEko unibertsitateetan 5.194 irakasle aritu ziren eta horietatik %64 gizonezkoak izan ziren


Euskal AEko unibertsitateetan 7.089 pertsonek egin zuten lan 2005-06 ikasturtean. 5.194 pertsona irakasle izan ziren eta horietatik %36 emakumeak. Irakasleak ez direnak 1.895 izan ziren.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Oraindik ere gazteen beherakadak eragina du unibertsitateko geletan

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA UNIVERSITARIA Curso 2005/06
Eguneratze data : 
2007/01/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004141_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali