2007/03/21eko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA, 2005/06 ikasturtea



Unibertsitateaz kanpoko ikasle kopurua %1,6 gehitu zen 2005/06 ikasturtean


Ikasleen %56 zentro publikoetan egon zen, hau da, %1,8 gehiago


Eustaten datuen arabera, 2005/06 ikasturtean, 368.976 ikaslek aukeratu zuten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan; horrela, aurreko ikasturtean baino %1,6 matrikulazio gehiago egin ziren. Ikasle horietatik 336.046k haur, lehen eta bigarren hezkuntzan ikasi zuten eta 32.930 ikaslek araututako irakaskuntza espezializatuetan (dantza, musika, arteak eta lanbideak, kirola eta hizkuntza) ikasi zuten.


Lurraldeak aintzat hartuta, Araban guztira 53.875 ikasle matrikulatu ziren; Bizkaian 195.523 eta Gipuzkoan guztira 119.578 ikasle. Aipatzekoa da hiru lurraldeetan gehitu zela ikasle kopurua: Araban gehien (%2), gero Bizkaian (%1,7) eta, azkenik, Gipuzkoan (%1).


Haur eta lehen hezkuntzako matrikula kopurua gehitu egin da, bai zentro publikoetan bai pribatuetan


Titulartasunari dagokionez, 2005-06 ikasturtean 206.490 ikasle egon ziren guztira zentro publikoetan; hau da, kopuru hori aurreko ikasturtekoa baino %1,8 handiagoa izan zen. Gehikuntzarik handienak haur hezkuntzan (%5), lehen hezkuntzan (%3) eta helduentzako hezkuntzan (%6) eman ziren. Gainerako irakaskuntzetan (batxilergoa, lanbide heziketa eta araubide bereziko irakaskuntzak) 2004/05 ikasturtean baino ikasle gutxiago izan zen.


Zentro pribatuetan guztira 162.486 ikasle izan ziren; eta, beraz, aurreko ikasturtearen aldean matrikulazio kopurua %1,4 gehitu zen. Gehikuntzarik handienak haur hezkuntzan (%8) eta araubide bereziko irakaskuntzetan (%5) eman ziren. Aurrekoek baino gehikuntza txikiagoak izan zituzten lehen hezkuntzak (%0,9) eta erdi mailako lanbide-heziketak (%0,5). Aitzitik, beste mailetan (bigarren hezkuntzan eta goi mailako lanbide-heziketan) ikasle kopurua gutxitu egin zen.


Ikasleen erdiak euskaraz ikasi zuen


2005-06 ikasturtean, 163.054 ikaslek ikasi zuten euskaraz, ikasle guztien %53ak hain zuzen ere. Eredu horren ostean ikasle gehien izan zuena A eredua izan zen, 74.125 ikaslerekin (%24), eta gero B eredua 71.284 ikaslerekin (%23). 2005-06 ikasturtean 1.846 ikaslek ikasi zuten euskara nahitaezkoa ez den ikastetxeetan, hau da, %0,65ak.


Unibertsitateaz kanpoko ikasleen banaketa, zentroaren titulartasunaren eta mailaren arabera (%). 2005/06 ikasturtea



Iturria: EUSTAT.


Hezkuntza mailaren arabera hizkuntza eredu bat aukeratzen da. Lehenengo mailetan, haur hezkuntzan (%66), lehen hezkuntzan (%56) eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan (%48), D eredua da nagusi egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, batxilergoan orekatuta dago A ereduan (%52) eta D ereduan (%45,9) matrikulatzen den ikasle kopurua. Lanbide heziketan A eredua nagusitzen da, ikasleen %80arekin; eta soilik ikasleen %18ak aukeratzen du D eredua.


Ikasleek emaitzarik hoberenak lortu zituzten maila guztietan


2004-05 ikasturtea gainditu zuten ikasleen datuak hauek dira: haur hezkuntzan 41.190 ikaslek gainditu zuten, hau da, %82ak; DBHn 43.305 ikaslek, %61ak; batxilergoan 20.750 ikaslek amaitu zituzten bere ikasketak (%68) eta, azkenik, Lanbide Heziketako bi zikloetan guztira 10.643 ikaslek amaitu zituzten ikasketak, hau da, batez beste %82ak gainditu zuen.


Datuak sexuaren arabera aztertzean ikusten da emakumeek maila guztietan emaitza hobeak atera zituztela. Oro har, gizonekin duten aldea puntu batekoa da. Baina erdi mailako lanbide-heziketako emaitzetan alde handiagoa eman zen, emakumeen emaitzak puntu bi gorago baitaude.


Gainditu duten ikasleak mailaren, zentroaren titulartasunaren eta sexuaren arabera (%).



Iturria: EUSTAT.


Zentroen titulartasuna aintzat hartuz gero emaitzak oso antzekoak dira zentro pribatuetan nahiz publikoetan. Baina, zentro pribatuetan ikasten duten ikasleen artean gaindituen kopurua handiagoa izan zen DBHn eta batxilergoan. Bestalde, emaitza horiek aurreko ikasturteko (2003-04) emaitzekin alderatuz gero, zentro publikoetako ikasleek bilakaera hobea izan zuten; izan ere, alde nabarmenagoak ematen diren mailetan gaindituen kopurua handiagoa izan zen: DBH, batxilergoa eta erdi mailako LH.


2004-05 ikasturtean guztira izan zen gaindituen kopurua aurreko ikasturtekoa baino handiagoa izan zen.


Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria okupatuaren %4,8ak hezkuntzan lan egin zuen


2005/06 ikasturtean 46.100 pertsonak lan egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman, unibertsitateaz kanpoko mailetan, hau da, biztanleria okupatuaren %4,8ak. Irakasleak guztira 32.337 izan ziren eta horien %70 emakumeak; bestalde, ez-irakasleak 13.763 izan ziren.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Unibertsitateaz kanpoko ikasle kopurua %1,6 gehitu zen 2005/06 ikasturtean

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR Curso 2005/06
Eguneratze data : 
2007/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004196_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali