2007/02/02ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA. TXIKIZKAKOAK (BMIt). 2006ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %2,1 hazi ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, 2006ko hazkunde nominal metatua %4,6koa izan zen


Eustatek emandako datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %2,1 igo ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean. Hazkunde nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %0,2ko urte arteko tasa positibo bihurtu da balio errealetan.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE



Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %2,5 igo ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan, 2005eko hiruhileko berdinaren aldean. Igoera nominal hori, azpisektoreetako prezioen bilakaeraren emaitza gisa, %1,1eko hazkunde-tasa erreal bihurtu da.

Balio nominaletan, gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %1,5 igo ziren urteko laugarren hiruhileko horretan. Prezioen bilakaera kontuan hartuta, urte arteko tasaren aldakuntza erreala %-1,7 izan da, 2005eko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkunde-tasarik handiena pertsonen hornikuntzaren sektorean izan zen: %4,0ko hazkunde nominala, %2,4koa balio errealetan. Elikagaietan, berriz, bilakaera motelagoa egon da, %3,6koa uneko eurotan. Euro finkotan bilakaera %-0,7 izan da. Bestelako kontsumo-gaietako produktuen salmentak %1,3 igo dira balio nominaletan eta %1,8ra igo dira termino errealetan. Etxearen hornikuntzako produktuen salmentak %0,7 igo dira balio nominaletan eta hori %-1,5eko jaitsiera bihurtzen da termino errealetan. Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, batik bat elikagaietako azpisektoreek izan dute urte arteko salmenten hazkundea, %1,6koa hain zuzen ere. Gainerako produktuetako azpisektoreek, ordea, %0,7ko hazkundea lortu dute. Euro finkotan %-1,7 eta %-1,4 jaitsi dira hurrenez hurren.


Lurralde historikoka, 2006ko laugarren hiruhileko horretako txikizkako sektorearen salmenten hazkunderik handiena Araban izan zen, urte arteko %4,2ko igoerarekin: txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %6,6 igo ziren eta %-0,3 ez-espezializatuarenak.


Gipuzkoak Arabaren antzeko bilakaera izan du txikizkako salmentei dagokienez; %4,1eko hazkundea izan du. Merkataritza espezializatuko salmentetan %5,8 igo da eta merkataritza ez-espezializatukoetan %0,7.


Bizkaiak bilakaera txikiagoa izan du txikizkako salmentetan: %0,6ko hazkundea izan du. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %-0,4 jaitsi dira eta azalera ertain eta handi ez-espezializatuetako salmentak %2,3 igo dira, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminotan.


Euskal AE osoan, betiere 2006ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %1,1 hazi da 2006ko laugarren hiruhilekoan.


2006. URTEKO BALANTZEA


Urte osoan, txikizkako merkataritzako salmentek metatutako %4,6ko hazkunde nominala izan dute. Termino errealetan %2,7ko hazkundea izan da.


Lurraldeen arabera, Arabak izan du urte osoko hazkunderik handiena, %8,9koa. Arabaren atzean Bizkaia dago, %4,3ko tasarekin, eta azkenik Gipuzkoa, %3,4koarekin. Hazkunde guztiak tasa nominaletan izan dira. Termino errealetan, hiru lurraldeetako hazkundeak hauek izan dira: %6,5 Araban, %2,5 Bizkaian eta %1,7 Gipuzkoan.


Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritza sektoreko metatutako enpleguak izan zuen hazkundea %1,1ekoa izan zen eta lurraldeka honakoak izan ziren: Araban %1,3koa, Bizkaian %1,1ekoa eta Gipuzkoan %0,9koa.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %2,1 hazi ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/02/02
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004153_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali