HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2007ko maiatzean bidaiarien...

2007/06/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO MAIATZA



2007ko maiatzean bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira



Maiatzean egindako gau kopurua %11 igo da


EUSTATen datuen arabera, 2007ko maiatzean 191.311 bidaiari sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 21.000 sarrera baino gehiago izan dira eta, horrenbestez, %13ko gehikuntza izan da. Bizkaira heldutako bidaiarien kopurua %14 gehitu da, Gipuzkoara heldutakoen kopurua %14 eta Arabara heldutakoena %5, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek aldaketa positiboa izan dute (%11koa) 2006ko maiatzaren aldean, eta estatu kanpotik etorritakoen sarrerak %18 gehitu dira. Estatuko nahiz estatu kanpoko bidaiari gehiago etorri da hiru lurraldeetara. Estatuko bidaiari kopurua %5 igo da Araban, %11 Bizkaian eta %12 Gipuzkoan. Estatutik kanpokoen kopurua %4 igo da Araban, %20 Bizkaian eta %19 Gipuzkoan.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste Madriletik, Kataluniatik, Valentziatik, Andaluziatik, Aragoitik eta Asturiasetik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Batez ere Galiziatik eta Errioxatik datozenen kopurua jaitsi da. Estatu kanpoko pertsonen kasuan, bidaiari gehiago etorri dira Alemaniatik, Erresuma Batutik, Portugaldik eta Italiatik; aitzitik, Frantzia, Irlanda eta Finlandiatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2007ko maiatzean 343.561 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko maiatzaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %11 gehitu da, guztira 33.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igaro diren gauen kopuruak urte arteko bilakaera positiboa izan du hiru lurraldeetan: Araban %6 gehitu da, Bizkaian %11 eta Gipuzkoan %13.


Batez besteko egonaldiaren iraupena ehuneko bi puntu jaitsi da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko maiatzean batez besteko hori 1,83 egunekoa izan zen eta aurtengo maiatzean 1,80 egunekoa. Araban %1 igo da, Bizkaian %3 jaitsi da eta Gipuzkoan %1.

Plazen okupazio mailak %4ko igoera izan du; aurreko urteko maiatzean %45,09koa zen eta aurtengo maiatzean %46,76koa. Biztanleen okupazio maila ere %4 igo da. Okupazio maila biek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eragin positiboa izan du.


Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%4), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%12)


Maiatzean 7.910 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %4 gehiago; bidaiari kopurua %28 gehitu da Araban eta %3 Gipuzkoan, baina Bizkaian %5 murriztu da. Estatuko bisitarien kopuruak izandako gehikuntza %4 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan: %25 igo da Araban, %2 Gipuzkoan eta Bizkaian %4 jaitsi da. Estatutik kanpoko pertsonen presentzia %6 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Araban kopurua gehitu da (%181) eta Gipuzkoan ere bai (%6). Bizkaian, ordea, murriztu egin da (-%9).


Maiatzean, guztira, 19.387 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %12 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (%32), Gipuzkoan (%9) eta Bizkaian (%6).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez bestez, igo egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006ko maiatzeko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,27 egun ziren eta aurtengo maiatzean 2,45 izan dira.


Plazen okupazio maila %3 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin duelako. Baina logelen araberako okupazio maila %2 hobetu da, aipatutako bi lurraldeetan eragina ez delako hain negatiboa izan.


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko maiatzean bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004259_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali