2007/04/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO MARTXOA



2007ko martxoan bidaiarien sarrerak %9 gehitu dira



%6 gehiagok pasatu dute gaua


EUSTATen datuen arabera, 2007ko martxoan 166.523 bidaiari sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 14.000 sarrera baino gehiago izan dira eta, horrenbestez, %9ko gehikuntza izan da. Gipuzkoara heldutako bidaiarien kopurua %15 gehitu zen, Arabara heldutakoen kopurua %7 eta Bizkaira heldutakoena %6.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %3ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %31koa. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du Gipuzkoan (%10), Araban mantendu egin da (%0) eta Bizkaian behera egin du (-%1). Hiru lurralde historikoetara etorri da atzerritar gehiago: Arabara %41 gehiago, Gipuzkoara %30 gehiago eta Bizkaira %29 gehiago.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste EAEtik, Andaluziatik, Aragoitik, Balearretatik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Batez ere Madriletik eta Kataluniatik datozenen kopurua jaitsi da. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta AEB-Kanadatik, baina Iberoamerikatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2007ko martxoan 299.499 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %6 gehitu da, guztira 17.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %8 gehitu da kopuru hori, Gipuzkoan %6, eta Bizkaian %5.


Batez besteko egonaldiaren iraupena ehuneko hiru puntu jaitsi da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko martxoan batez besteko hori 1,85 egunekoa izan zen eta aurtengo martxoan 1,80 egunekoa. Araban %1 igo da, Bizkaian %1 jaitsi, eta Gipuzkoan %7 jaitsi.

Plazen okupazio mailak %2ko gutxipena izan du; aurreko urteko martxoan %42,60koa izan zen eta aurtengo martxoan %41,55ekoa. Jaitsiera hau Gipuzkoan (%-4) eta Bizkaian (%-3) gertatu da; Araban, ordea, %4ko igoera izan da.


Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%10), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%15)


Martxoan 8.301 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %10 gehiago; bidaiari kopuruak %45eko gehikuntza izan du Araban, %9koa Bizkaian eta %3koa Gipuzkoan. Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua guztira %11 gehitu da: Araban %46, Bizkaian %13 eta Gipuzkoan %2. Euskal Autonomia Erkidegoan %2 atzerritar gutxiago izan da: Bizkaian kopurua murriztu da (-%24), baina handitu Araban (%37) eta Gipuzkoan (%6).


Martxoan, guztira, 18.770 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %15 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira Araban (%41), Gipuzkoan (%13) eta Bizkaian (%8).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez bestez, igo egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006ko martxoko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,16 egun ziren eta aurtengo martxoan 2,26 izan dira.


Plazen araberako okupazio maila %1 igo da, Araban izandako igoeraren ondorioz. Lurralde horretan %18ko igoera egon da; Gipuzkoa eta Bizkaian, ordea, %2ko jaitsiera gertatu da.


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko martxoan bidaiarien sarrerak %9 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004213_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali