2007/04/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO MARTXOA



2007ko martxoan industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko martxoa eta 2006ko martxoa alderatuta) %4,6koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute 2007ko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak %4,6ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko martxoko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2007ko martxoan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak, besteak beste: “petrolioaren birfinketa” (%4,5), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,1), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,9) eta “kautxua eta plastikoa” (%0,7). Aitzitik, hurrengo sektoreetako prezioak jaitsi egin dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%0,5), “ehungintza eta jantzigintza” (-%0,4), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,2), eta “elikaduraren industria” (-%0,1).


2006ko martxotik 2007ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,5), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%9,4), “elikaduraren industria” (%4,8) eta “garraiorako materiala” (%4,7). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (-%6,5), “material elektrikoa” (-%1,7), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,2) eta “papergintza edizioa eta arte grafikoak” (%1,5).


Ondasunak destino ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore-talde handien martxoko prezioen bilakaerak ia prezio guztietan erakutsi du goranzko joera, kontsumoko ondasunetan izan ezik. Horiek ez dute hilabete arteko aldaketarik izan (%0,0). Izan ere haien bi osagaietako batek, kontsumo-ondasun iraunkorrenak, hazkunde txikia izan du (%0,1) eta bestea, kontsumo-ondasun ez iraunkorrena, aldatu gabe geratu da (%0,0). Energiaren prezioak %2,8 igo dira martxoan, aurreko hilaren aldean. Tarteko ondasunenak %0,9 igo dira, eta ekipamenduko ondasunenak %0,5.


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %1,7 jaitsi dira, tarteko ondasunenak %7,8, ekipamenduko ondasunenak %3,8 eta kontsumo-ondasunenak %3,4. Azken hauen artean, %3,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,6 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko martxoan industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004217_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali