2007/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO APIRILA



Bidaiarien sarrerak %3 eta gaualdiak %4 handitu ziren 2007ko apirilean



Urteko lehen lau hilabeteen balantzea eginda, bidaiarien hazkundea %5ekoa izan da eta gaualdiena %6koa.


Eustaten datuen arabera, 2007ko otsailean 184.455 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 5.500 gehiagok eta, horrenbestez, %3ko hazkundea izan da. Bidaiarien sarrerak handitu egin ziren Bizkaian (%9); Gipuzkoan ez da aldaketarik izan (%0) eta Araban %6ko jaitsiera izan da, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan ez dago aldaketarik 2006ko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %13ko hazkundea izan da. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da Gipuzkoan eta Bizkaian (%1 bi kasuetan) eta atzera egin du Araban (%-8). Atzerritarren kopurua hazi egin da Bizkaian (%30) eta Araban (%3) eta txikitu Gipuzkoan (%-4).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, handitu egin ziren, besteak beste, Andaluziatik, Aragoitik, Kantabriatik eta Balearretatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Alemaniatik, Belgikatik, Irlandatik, Portugaldik eta Europako gainerako herrialdeetatik ; aitzitik, Frantziatik eta Britainia Handitik, batez ere, etorritakoen kopurua, gutxitu egin da.


2007ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 352.248 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %4ko hazkundea eta 13.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban eta Bizkaian, hazkundeak %1 eta %10 izan direlarik; Gipuzkoan %2ko jaitsiera izan zen.


Batez besteko egonaldian ehuneko bateko hazkundea dugu. Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia lehengo urteko apirileko 1,89 egunetik urte honetako apirileko 1,91 egunera pasa da. Araban %6 hazi da, Bizkaian %1 da eta Gipuzkoan %2ko beherakada izan du.

Plazen okupazio mailak %3ko beherapena izan du; aurreko urteko apirilean %51,27koa izan zen eta aurtengoan %49,64koa. Beherapen hori Gipuzkoan (%-10) eta Araban (%-3) gertatu zen; Bizkaian %2ko hazkundea izan zen.


Urteko lehen lau hilabeteetan 580.206 sarrera izan dira Euskal AE-ko hotel-establezimenduetan, %5eko hazkundea 2006ko aldi beraren aldean.


Lehen lauhileko honetako gaualdiak 1.067.103 izan dira; %6 gehiago, lehengo urtekoaren aldean.


Nekazalturismoa: Hazi egin dira bidaiarien sarrerak (%5) eta gaualdiak (%21)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 10.791 bidaiari-sarrera zenbatu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %5 gehiago: %7 ugaritu ziren Araban, %7 Bizkaian eta %4 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %5 handitu ziren Euskal AEn: Araban %7 hazi dira, %7 baita ere Bizkaian eta Gipuzkoan %3. Euskal Autonomia Erkidegoan %10 atzerritar gehiago izan da: Jaitsi egin da Araban (%-1), baina igo Bizkaian (%1) eta batez ere Gipuzkoan (%27).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 34.037 izan dira apirilean, lehengo urteko hil berean baino %21 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Bizkaian (%26), Araban (%23) eta Gipuzkoan (%18).


Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2006ko apirilaren aldean: duela urtebete 2,73 egunekoa izan zen; eta, azken apiril honetan, 3,15koa.


Plazakako betetze-maila %6 hazi zen, hiru lurraldeetan izandako igoeren ondorioz. Araban %9ko hazkundea izan da, Bizkaian %9koa, baita ere, eta Gipuzkoan %4koa.


2007. urteko lehen lau hilabeteetan 28.899 sarrera izan dira Euskal AE-ko nekazal-establezimenduetan, %7ko hazkundea 2006ko aldi beraren aldean.


2007ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 76.892 izan dira; %17ko hazkundea, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %3 eta gaualdiak %4 handitu ziren 2007ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2007
Eguneratze data : 
2007/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004238_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali