2007/07/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO EKAINA



Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren 2007ko ekainean



Ekaineko gaualdietan ere %4ko hazkundea izan da


Eustaten datuen arabera, 2007ko ekainean 189.208 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 8.000 gehiagok eta, horrenbestez, %4ko hazkundea izan da. Bidaiarien sarrerak handitu egin ziren Araban (%10) eta Bizkaian (%8); Gipuzkoan %1eko jaitsiera izan da, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %2ko hazkundea dago 2006ko ekainaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %11koa izan da. Estatutik etorritakoek bilakaera positiboa izan dute Araban (%3) eta Bizkaian (%4) eta negatiboa Gipuzkoan (%2). Hiru lurralde historikoetan gehitu ziren bidaiari atzerritarren sarrerak: %30 Araban, %15 Bizkaian, eta %1 Gipuzkoan.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste EAEtik beretik, Asturiastik, Kanarietatik, Kantabriatik, eta Gaztela-Manchatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Gutxitu egin ziren, batez ere, Madrildik eta Andaluziatik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Alemaniatik, Frantziatik, Irlandatik eta Portugaldik, besteren artean; aitzitik, Italiatik, Greziatik eta Japoniatik, batez ere, etorritakoen kopurua, gutxitu egin da.


Gaualdiak, 2007ko ekainean, 347.758 izan ziren, aurreko urteko ekainean baino %4 gehiago, hots, 13.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban eta Bizkaian, %10 bietan; Gipuzkoan %4ko jaitsiera izan zen.


Batez besteko egonaldiaren iraupenean ehuneko bateko jaitsiera izan da: aurreko urteko ekainean batez besteko hori 1,85 egunekoa izan zen eta aurtengoan1,84 egunekoa, Euskal AErako bere osotasunean. Araban ez dago aldaketarik (%0); %2 hazi da Bizkaian eta %3 murriztu Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila %3 jaitsi eta iazko ekaineko %50,34tik aurtengo ekaineko %48,75era pasa da. Gelakako betetze-maila ere %3an jaitsi da; bi betetze-mailek negatiboki eragin diote Gipuzkoari, Arabak eta Bizkaiak intentsitate ezberdineko hobekuntzak izan dituztelarik.


Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%7) eta gaualdiak (%8)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.806 bidaiari-sarrera zenbatu ziren ekainean, aurreko urteko hil berean baino %7 gehiago: %10ean ugaritu ziren Araban eta %21ean Bizkaian, baina %3an jaitsi ziren Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %3an handitu ziren Euskal AEn: Araban %12 hazi dira, %16 Bizkaian eta Gipuzkoan %6 murriztu. Euskal Autonomia Erkidegoan %40 atzerritar gehiago izan da: Jaitsi egin da Araban (%-17), baina igo Bizkaian (%65) eta Gipuzkoan (%37).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 23.486 izan ziren ekainean, aurreko urteko hil berean baino %8 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren lurralde guztietan: Araban (18%), Bizkaian (15%) eta Gipuzkoan (2%).


Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2006ko ekainaren aldean: duela urtebete 2,36 egunekoa izan zen; eta, azken ekain honetan, 2,40koa.


Plazen betetze-maila %5 jaitsi da Euskal AE osoan, Gipuzkoaren eragin negatiboagatik. Gelakako betetze-maila %3an jaitsi da, Gipuzkoan izandako jaitsieragatik.


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren 2007ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004284_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali