2007/06/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO APIRILA


EAEan industria %0,2 gehitu zen 2007ko apirilean


2007. urteko lehenengo lauhilekoko hazkunde metatua %4,0koa izan da 2006ko lehenengo lau hilabeteetan



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko apirilarekin erkatuta %0,2 hazi zen 2007ko apirilean. Urteko lehenengo lau hilabeteetako hazkundea %4,0koa izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


2007ko apirilean, eta martxoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %4,4 gutxitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Industri jardueraren balantzeak, urteko lehen lauhilekoan, %4,0ko gehikuntza izan du urte arteko tasan, ekipamenduko ondasunen portaera onean oinarriturik, energiaren sektoreak eta kontsumoko ondasunen sektoreak emandako tasa negatiboak gorabehera (batez ere kontsumo-ondasun ez iraunkorren kasuan).


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2007ko apirileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka, eta industri sektore nagusien sailkapenean oinarriturik, 2007ko apirileko indizearen bilakaerak, 2006ko apirilaren aldean, ondoko hauetarako gehikuntzak ekarri ditu: ekipamenduko ondasunak (%3,9), tarteko ondasunak (%0,8) eta energia (%0,9). Kontsumo-ondasunak, ordea, %7,8 jaitsi dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorren beherakada handiaren ondorioz (-%10,9), kontsumo-ondasun iraunkorrak ez baitira hainbeste jaitsi (-%0,8).


2007ko apirileko hil arteko aldaketak, 2007ko martxoaren aldean, negatiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Ekipamenduko ondasunak %5,7 jaitsi dira, energia %4,2, tarteko ondasunak %1,8 eta kontsumo-ondasunak %5,5, martxoarekin alderatuta. Kontsumo-ondasunen bi osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %3,9ko hil arteko gehikuntza izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %6,4 egin dute behera, martxoaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak ezberdinak izan dira; izan ere, Bizkaian %2,1 eta Gipuzkoan %0,5 hazi da, eta Araban %3,9 jaitsi.


2007ko apirileko hil arteko tasak, 2007ko martxoaren aldean, negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %7,5, Gipuzkoan %4,9 eta Bizkaian %2,4 gutxitu dira.


Taula: 2007ko APIRILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)



t urteko apiriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin erkatuta.

Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEan industria %0,2 gehitu zen 2007ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2007
Eguneratze data : 
2007/06/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004248_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali