2007/05/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO MARTXOA


Euskal AEko industri jarduera %6,8 gehitu zen 2007ko martxoan


Joera on hori hiru lurraldeetan eman da.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko martxoaren aldean %6,8 hazi da 2007ko martxoan. Urteko lehenengo hiru hilabeteetako hazkundea %5,2koa izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


2007ko martxoan, eta otsailaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa aldatu gabe geratu zen (%0,0) baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Urteko lehenengo hiruhilekoan industri jarduerak %5,2 gehitu du urte arteko tasa, ekipamenduko ondasunek gora egin dutelako batez ere; energiaren sektoreak, aldiz, tasa negatiboak izan ditu.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko martxoko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%13,1) eta tarteko ondasunetan (%7,6), 2006ko martxoaren aldean. Aitzitik, energia %2,8 gutxitu da eta kontsumo-ondasunak %1,7 gutxitu dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorren gutxitzearen ondorioz (%-3,7); kontsumo-ondasun iraunkorrak, aldiz, %2,3 gehitu dira.


2007ko martxoko hilabete arteko aldakuntzak, 2007ko otsailaren aldean, positiboak izan dira energiaren eta tarteko ondasunen sektore handietarako: %1,1 eta %0,4. Ekipamenduko ondasunak %1,0 jaitsi dira eta kontsumoko ondasunak %0,3 jaitsi dira otsailaren aldean. Kontsumo-ondasunen bi osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %1,6ko hil arteko jaitsiera izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,3 egin dute gora, otsailaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan; izan ere, Gipuzkoan %8,9 hazi da, Araban %5,8 eta Bizkaian %5,5.


Hil arteko hazkuntza tasak 2007ko martxoan, 2007ko otsailaren aldean, positiboak izan dira Gipuzkoan eta Bizkaian (%1,1 eta %0,8 hurrenez hurren), baina Araban %3,3 jaitsi dira.


Taula: 2007KO MARTXOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)



t urteko martxotik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin erkatuta.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,8 gehitu zen 2007ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/05/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004230_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali