2007/07/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2007ko MAIATZA


Euskal AEko industria %3,7 hazi zen 2007ko maiatzean


Urteko lehen bost hilabeteetan %4,4ko hazkunde metatua izan da, 2006ko aldi beraren aldean



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko hil beraren aldean %3,7 hazi da 2007ko maiatzean. Urteko lehen bost hilabeteetan %4,4ko hazkunde metatua egon da, 2006ko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko maiatzean % 3,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.


Industri jardueraren balantzea urteko lehen bost hiletan urte arteko %4,4ko hazkundearekin ixten da; ekipoko eta bitarteko ondasunek jokaera azpimarragarria izan dute; berriz, energiako sektorean eta kontsumoko ondasunenean tasa negatiboak izan dira (batez ere kontsumo ez iraunkorraren ondasunetan).


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka


(*) 2007ko apiril-maiatzeko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat.


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka, eta industri sektore handien sailkapenetik, 2007ko maiatzeko indizearen bilakaeran, 2006ko maiatzaren aldean, hazkundeak dauzkagu ekipoko ondasunetan (%5,9) eta bitarteko ondasunetan (%5,9). Energian jaitsiera dugu (%1,7); eta baita kontsumoko ondasunetan ere (%3,8), kontsumo ez-iraunkorraren ondasunetan (%-4,6) eta iraunkorretan (%-2,4) izandako jaitsierengatik.


2007ko maiatzeko hil arteko aldakuntzak positiboak izan dira 2007ko apirilaren aldean industri sektore handi guztientzat: Ekipoko ondasunetan %3,8ko igoera dugu; bitarteko ondasunetan %1,8koa; energian %0,7koa eta kontsumoko ondasunetan %4,1, apirilaren aldean Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,6ko hil arteko igoera izan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %6,0koa , apirilaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira guztietan; Gipuzkoan %5,2 hazi da, Bizkaian %4,1 eta %0,1 Araban.


Hil arteko hazkunde-tasak, 2007ko maiatza apirilaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %2,4 hazi zen, Bizkaian %2,5 eta Gipuzkoan %4,2.


Taula: 2007ko MAIATZA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) “t” urteko maiatzetik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urteko aldi beraren aldean.

Iturria: Eustat.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %3,7 hazi zen 2007ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004273_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali