2007/06/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZAREN ETA KONPONKETAREN INKESTA 2005



Euskal AEko merkataritzako sektorea %36,9 hazi zen 2000-2005 bosturtekoan



Sektoreko enpleguak %17ko hazkundea izan zuen bosturtekoan


Merkataritzako sektorea ondoko azpisektoreek osatzen dute: handizkako merkataritza, txikizkako merkataritza, eta autoen salmenta eta konponketa. Sektoreak, 2000-2005 bosturtekoan %36,9ko hazkunde nominala izan zuen, ekonomiak bere osotasunean sortutako BEG (%36,1) baino zortzi hamarren gehiago. Euskal AEko BPGra egindako ekarpena %11 izan zen, 2000.ean izan zena (%9,9) baino puntu bat gehiago


Merkataritzako sektorean okupatutako pertsonala ere ekonomiako guztizkoaren gainetik hazi da bosturteko honetan. Enplegua, oro har, %12,1ean hazi zen; berriz, merkataritzako sektorean %17koa izan zen hazkundea, enplegatuak 132.396 izatera iritsi zirelarik, lan merkatuaren guztizko okupazioaren %13,9.


Merkataritzako sektoreak Euskal AEko BPGari egindako ekarpena



Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritzan, 2000-2005 bosturtekoan %37,6koa izan zen hazkundea, eta bertan enplegatutako pertsonalaren bilakaera-tasa %16,6 izan zen.


BEGaren hazkunderik handiena handizkako merkataritzaren azpisektorean gertatu zen, %39,0, pertsonala %21,4 hazi zelarik.


Auto salmenta eta konponketan %27,9koa izan da produktu hazkundea eta pertsonala %8,2 hazi da.


Handizkako merkataritza gehiago hazi bada ere, txikizkakoak jarraitu zuen izaten merkataritzako sektorearen aberastasun sortzailerik handiena 2005ean, %44,6; handizkakoak %43,2 ekarri zuen eta auto salmenta eta konponketak %12,3.


Merkataritza sektorearen enplegua honela banatu zen: %57,2 txikizkakoan aritu zen lanean; %31,4 handizkakoan eta gainerako %11,4a auto salmenta eta konponketan.


Salmenta garbiek %28,2ko hazkundea izan dute bosturtekoan; nabarmentzekoa da txikizkako merkataritzaren hazkundea, %37,8. Auto salmenta eta konponketaren eta handizkako merkataritzaren hazkundeak txikiagoak izan dira, %27,2 eta %23,2 hurrenez hurren.


Marjina komertzialak bi puntu irabazi ditu handizkako merkataritzan eta bat txikizkakoan, aldaketarik izan ez delarik auto salmenta eta konponketan.


Merkataritzako sektorearen pertsonal gastuak %45,5 hazi ziren 2000-2005 bosturtekoan; bai handizkakoan, bai txikizkakoan %48,7koa izan zen hazkundea, eta auto salmenta eta konponketan %27,3koa.


Enpresako soberakin gordinaren hazkundea %27,8 izan zen; txikizkakoan %26,1, handizkakoan %29,3 eta auto salmenta eta konponketan %28,9.


Merkataritza eta konponketaren aldagai nagusiak 2005. Euroak milakotan.



Iturria: Eustat.


Aztertutako bosturtekoan zerga aurreko emaitzek %48,7ko hazkundea izan zuten merkataritzako sektorean oro har; handizkakoan %78,8ka izan zen hazkunde-tasa, %26,6koa auto salmenta eta konponketan eta %26,0koa txikizkakoan.


Cash flowa (emaitzak gehi amortizazioak) %49,4ko hazkundea izan zuen bosturtekoan merkataritzako sektorean oro har; handizkakoan %76,1, %29,6 txikizkakoan eta %29,9 auto salmenta eta konponketan.


Herrialdeka, Bizkaiak Balio Erantsi Gordinaren %53,0 dakar; Gipuzkoak % 31,5 eta Arabak %15,5.


Herrialde bakoitzaren barruan nabarmentzekoak dira, batetik, Arabako BEGaren %46,7 handizkako merkataritzak dakarrela, eta, bestetik, Bizkaikoaren %45,7 txikizkakoak. Gipuzkoan herrialdearen guztizkoaren %15,0 auto salmenta eta konponketa dakar, hau ere nabarmentzekoa delarik.


Herrialdeen ekarpena merkataritzako BEG ari



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Aitor Oleaga
Tel.::+34-945-01 75 09 Faxa::+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorea %36,9 hazi zen 2000-2005 bosturtekoan

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA DE COMERCIO Y REPARACIÓN 2005
Eguneratze data : 
2007/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004266_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali