2007/05/11ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2007ko 1. hiruhilekoa


Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak % 6,3 igo ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %7,2ko hazkunde nominala izan zuten, eta txikizkakoarenek %4,3koa, uneko euroetan.


2007ko lehenengo hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %6,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %1,8koa izan da lehenengo hiruhileko honetan.


1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. (%)



Iturria: EUSTAT


Handizkako sektorean, %7,2 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %4,3, 2007ko lehenengo hiruhilekoan. Datu errealetan, halere, aurrenekoen salmenta hazkundea %1,1ekoa izan da, eta bigarrenekoena %3koa, haien osagaien inflazio tasen eraginagatik.


Handizkako sektorean nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik nekazaritza eta elikadura gaiak (%9,2) eta elikaduraz besteko kontsumo gaiak; (%7,9); makineriak eta tresneriak, eta gai erdilanduak eta txatarrak hazkunde neurritsuagoak izan zituzten , %6,4 eta %6,3 hurrenez hurren


Txikizkako sektore espezializatuan salmenten hazkunderik handienak, uneko euroetan, elikagaietan izan ziren (%6,4); bigarren hazkundea etxeko hornikuntzan izan zen (%5,3). Pertsonak hornitzeko artikuluen salmentaren hazkundearen urte arteko bilakaera (%3,9), eta bestelako kontsumo gaiena (%3,2) apalagoak izan ziren.


Urteko lehenengo hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak %4,3 igo ziren, balio nominaletan; hazkunde honetan parte ere izan dira, bestelako ekarpenekin, elikagaien (nagusiki) salmenta (%4,9) eta gainerako produktuena (%1,3).

Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Araban izan dira (%7,8), balio nominaletan. Ondoren Bizkaia dator, urte arteko %7,2ko urte arteko tasarekin, eta urrutiago Gipuzkoa, %3,7ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: Merkataritzako salmentak %2,0 hazi dira Araban, %2,7 Bizkaian eta %0,1 jaitsi dira Gipuzkoan.


Hiru lurraldeetan handizkako sektorearen salmenten bilakaera positiboagoa izan da, nominalki, txikizkakoena baino. Araban handizkako merkataritza %10,7 hazten da eta txikizkakoa %1,2. Bizkaian handizkakoa %8,0 hazi, eta txikizkakoa %5,7. Gipuzkoan handizkakoa %4,0 hazi eta txikizkakoa %3,7.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %1,3 gehitu ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko horrexen aldean. Okupazioa %2,5 hazi zen handizkako sektorean eta %0,6 txikizkakoan. Lurraldeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Gipuzkoan izan zen (%2,9); Araba dator ondoren (%1,4); Bizkaian urte arteko hazkunde apala (%0,4) gertatu da.


Hona hemen handizkako sektorearen enpleguaren hazkundeak: Gipuzkoan %2,9, Bizkaian %2,5, eta Araban %1,8 .


2. taula.- Barne Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2007ko 1. hiruhilekoa



Iturria: EUSTAT


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak % 6,3 igo ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004232_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali