HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoan...

2007/05/31ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE). 2005. urtea



Euskal Autonomia Erkidegoan 2005ean eginiko ezkontzen ia erdia zibilak izan ziren



Ezkontza heterosexualen kopuruak %5,4ko beherakada izan du aurreko urtearen aldean


2005ean, sexu ezberdineko pertsonen arteko 10.201 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino 584 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Azken urteetan ezkontza zibilen kopurua igo da. 1990ean ezkontza guztien %23,3 ziren eta 2005ean %44,4 izan dira (4.525). Ezkontza katolikoak 5.670 izan ziren. 6 bestelako erlijioetakoak izan ziren.


Lurraldez lurralde, Gipuzkoan izan zen ezkontza zibil gehien (%47,6), gero Araban (%44,7) eta azkenik Bizkaian (%44,2). Ezkontza zibilen portzentajea, erkidegotik kanpo, %32ra jaitsi zen.


EAEko ezkontza-tasa (4,5 ezkontza mila biztanleko) Europar Batasuneko herrialdeetakoa eta Espainiakoa baino pixka bat txikiagoa da (%o 4,8 bi kasuetan). Ezkontzarik gehien egin zen hila uztaila izan zen (1.728 ezkontza), gero iraila (1.475) eta gero ekaina (1.332).


Ezkontzak ospatzeko moduari dagokionez: 5.670 ezkontza katolikoak izan ziren, 4.525 ezkontza zibilak eta 6 bestelako erlijioetakoak.


Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, %93 gizon ezkongabeak ziren eta %93,3 emakume ezkongabeak.


Ezkontideen batez besteko adina bost urte baino gehiago gehitu da 1986tik


Ama izateko adinak gora egin duen neurrian, ezkontzeko adinak ere hala egin du. 2005ean, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 32,4 urte zen, eta emakumezkoena, berriz, 30,4. 1986. urtetik, senargaien batez besteko adina 5 urte igo da eta emaztegaiena 5,5.


Ezkondu ostean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora bizitzera joan ziren 626 bikoteen artean, gehienak Kantabriara joan ziren eta gero Madrilera edo Gaztela eta Leonera. EAEko hiru lurralde historikoetan eginiko ezkontzetan ezberdintasunak daude bizitzeko lekua aukeratzean: Arabakoak Errioxara eta Gaztela eta Leonera joan ziren; Bizkaikoak Kantabria eta Madrilera eta Gipuzkoakoak atzerrira eta Nafarroara.


Ezkontzen direnen jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen %73,8 Erkidegoko udalerri bereko bizilagunen artean egin zen, eta %6,9 udalerri mugakideetako bizilagunen artean.


1. grafikoa: Ezkontide ezkongabeen batez besteko adina



2005. urtean 74 ezkontza homosexual egin ziren


Bestalde, sexu bereko pertsonen arteko 74 ezkontza egin ziren: Araban 10, Bizkaian 35 eta Gipuzkoan 26. Horietatik 56 ezkontza gizonen artekoak izan ziren eta 18 emakumeen artekoak.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoan 2005ean eginiko ezkontzen ia erdia zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2005
Eguneratze data : 
2007/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004245_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali