HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2007/04/04ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2006. URTEA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %16,1 igo ziren 2006. urtean


Energiazkoak ez diren esportazioen %52 Frantziara, Alemaniara, Italiara eta Erresuma Batura joan ziren


Eustaten datuen arabera, 2006. urtean 16.513,8 milioi euroko esportazioak egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, 2005. urtean baino %16,1 gehiago. Gehikuntza hori eragin zuten, hain zuzen, hiruhileko guztietan hazkunde handiak izan zirelako; salbuespen bakarra bigarren hiruhilekoa izan zen, honetan gehikuntza besteetan baino txikixeagoa izan baitzen (%6,4).


Bestalde, 17.156,5 milioi euroko inportazioak egin ziren, 2005. urteko 14.492,3 milioi euroen aldean %18,4 gehiago. Energiako inportazioak %33,9 gehitu ziren eta energiazkoak ez direnenak %11,5.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2005-2006. Milioi eurotan.



Iturria: Eustat


Estatuarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen gehikuntza Espainiako esportazioen tasa (%10,6) baino ia sei puntu altuagoa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegorako inportazioei dagokienez ere aldea handia izan zen, Estatuko inportazioen aldean (%12,2) sei puntu baino pixka bat gehiago igo baitziren.


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-saldoa defizitarioa izan zen ondoz ondoko bigarren urtez: 642 milioi euroraino igo zen. 2006. urteko estaldura-tasa (esportazioak inportazioen aldean) %96koa izan zen, 2005ekoa baino puntu bi txikiagoa. Aitzitik, merkataritzako saldo ez-energetikoa aurreko urtekoa baino hobea izan zen: 2005. urtean 3.339 milioi euroko superabita izan zuen eta 2006. urtean 3.941 milioikoa. Estaldura-tasa %2 gehitu zen, gainera: 2005ean %133koa zen eta 2006an %135ekoa.


Estatu osoko merkataritza-saldoak 89.688 milioi euroko defizita izan zuen eta esportazioek inportazioen aldean izan zuten estaldura-tasa %65,4koa besterik ez zen izan 2006. urtean. Merkataritzako saldo ez-energetikoak ere defizita izan zuen, 53.976 milioi eurokoa, eta ondasun ez-energetikoen estaldura-tasa %74,9koa izan zen.


Herrialdeak aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak 2005ean baino merkataritza-saldo hobeagoa izan zuen Europar Batasunarekin: 2005. urte amaieran saldo horrek 2.315 milioi euroko superabita zuen eta urtebete igarota 2.741 milioikoa izan zen. Beraz, 2005eko %130,2ko estaldura-tasa 2006an %131,8koa izan zen.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza esportazio kopuruaren arabera. 2006. urtea. Mila eurotan.



Iturria: Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio ez-energetikoen %52 lau herrialdetara joan zen (Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batua) eta lau herrialde horietatik etorri ziren inportazio ez-energetikoen %49. Frantzia da oraindik EAEko esportazio gehien hartu duen herrialdea eta Alemania inportazio ez-energetiko gehien hartu duena.


Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio guztien %8,1 AEBetarako izan zen; horrela, 2006. urtean horien kopurua %52,6 gehitu zen.


Inportazio guztien %40 baino gehiago (gehienak produktu energetikoen inportazioak) Estatu Independenteen Komunitateko herrialdeetatik, Latinoamerikatik eta Iran, Txina, Nigeria, Irak eta beste herrialde batzuetatik etorri ziren. Herrialde horiekiko saldo defizitarioa 4.568 milioi eurokoa izan zen 2006. urtean, %47,5 handiagoa.


Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen bilakaerak, kopuru eta hazkunde-tasa aintzat hartuta, honako muga-zergak hartu zituen oinarri gisa: metalak eta horien manufakturak (%15,8), garraio-materiala (%10,3), material elektrikoa (%8,2), produktu mineralak (%62,8) eta plastikoak eta kautxua (%38,1).


Inportazioak gehitu egin ziren metalak eta horien manufakturak (%24,9), produktu mineralak (%33,9), plastikoak eta kautxua (%15,8) eta material elektrikoa (%9,6) gora egin zutelako; aitzitik garraio-materialak inportazio gutxiago izan zuen (%-7,3).


Lurraldeka, Bizkaiko esportazioak %25,4 gehitu ziren, Arabakoak %15 eta Gipuzkoakoak %7,2.


Bizkaiko esportazioek izan zuten bilakaeraren eragileak izan ziren metalak eta horien manufakturak (%19,6), garraio-materiala (%16,9), produktu mineralak (%64,2), plastikoak eta kautxua (%55,0) eta, neurri txikiagoan izan bada ere, material elektrikoa (%10,9).


Arabako esportazioen oinarri nagusiak hauek izan ziren: garraio-materiala (%18,6), plastikoak eta kautxua (%28,1) eta metalak eta horien manufakturak (%10,1).


Azkenik, Gipuzkoako esportazioen oinarriak izan ziren metalak eta horien manufakturak (%15,0), material elektrikoa (%10,1) eta plastikoak eta kautxua (%18,7). Garraio-materialak, aldiz, bilakaera negatiboa izan zuen (%-5,7).


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera



Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %16,1 igo ziren 2006. urtean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2006
Eguneratze data : 
2007/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004206_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali