HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2007/06/06ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2007KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,2ko hazkundea izan dute 2007ko lehen hiruhilekoan



Europako Batasunerako esportazioek erregistro hau gainditu dute, %12,5eko hazkundearekin. Alemaniara eginikoak nabarmentzen dira (%25,7)



EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,2ko urte arteko gehikuntza izan zuten 2007ko lehenengo hiruhilekoan. Zenbateko osoa 4.544,2 milioi izan zen urteko lehen hiru hileetan; 2006ko denboraldi berean 4.162,3 milioi euro izan ziren.


Inportazioak 4.278,5 milioi euro izan ziren urteko lehen hiruhilekoan. Aurreko urteko denboraldi beraren aldean %4,7 igo ziren.


Produktu ez-energetikoen esportazioek urte arteko %10,4ko hazkundea izan zuten, eta inportazio ez-energetikoak %20,1 gehitu dira.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2006-2007ko lehenengo hiruhilekoa. Mila eurotan.



Iturria: Eustat


Atzerrirako salerosketen (esportazioak gehi inportazioak) bolumen osoa igo egin da. 8.249,4 milioi eurotakoa izan zen 2006ko lehenengo hiruhilekoan, eta 2007ko lehenengo hiru hilabeteetan 8.822,7 milioi eurokoa izan da.


Kanpoko saldoa superabita izan da 2007ko lehen hiruhileko honetan ere, 2006ko denboraldi berean gertatu zenez. 265,8 milioitara igo da, 2006ko 75,2 milioietatik gora. Horrenbestez, esportazioek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa %106,2koa da; urte bat lehenago %101,8 izan zen eta 2005eko lehen hiruhilekoan %94,0 izan zen.


Kanpoko saldo ez-energetikoa, aitzitik, 1.079,6 milioikoa izan zen, 2006ko lehen hiruhilekokoa baino txikiagoa beraz (1.205,4 milioi).


Europako Batasunerako esportazioek %12,5eko urte arteko hazkundea izan dute, Alemaniarakoek %25,7koa, eta %7,1ekoa Frantziarakoek. Europako Batasuneko inportazioak %13,3 igo dira, Frantziakoak %21,7, Alemaniakoak %13,0 eta Italiakoak %27,7.


Hiru muga-zergek (metalak eta horien manufakturak, material elektrikoa eta garraio-materiala) 2007ko lehen hiruhilekoko esportazioen %70,0 ekarri zuten. Haietako lehenak %20,6ko igoera izan zuen aurreko urtearen aldean. Hurrengo biek, ekipamenduko ondasunak izenarekin sailkatuak, %4,1eko urte arteko bilakaera izan zuten.


Inportazioetan, metalak eta horien manufakturak atalekoak %38,1 gehitu ziren, eta ekipamenduko ondasunenak %12,4. Produktu mineral eta energetikoen inportazioak inportazio guztien %27,2 izan ziren. Halere, %22,1eko urte arteko murrizpena izan dute.


Arabako esportazioek izan zuten hilabete arteko hazkunde tasarik handiena (%15,3) 2007ko lehen hiruhilekoan, Garraio-materialari esker (%19,5). Arabarako inportazioak %9,5 igo ziren. Urte arteko hazkunde garrantzitsua izan zuten Material elektrikoek (%27,0) eta Metalek eta horien manufakturek (%20,0).


Bizkaiko esportazioen urte arteko hazkundea %7,7 izan da. Muga-zergarik aktiboena Metalak eta horien manufakturak izan da (%27,3). Izan ere, ekipamenduko ondasunak eta produktu energetikoak %3,9 jaitsi dira. Bizkairako inportazioak %1,5 jaitsi dira. Izan ere, produktu energetikoek jaitsiera izan dute (-%22,4) eta ezin izan da konpentsatu Metalen eta horien manufakturen eta ekipamenduko ondasunen inportazioekin (%43,5 eta %20,9 hurrenez hurren) .


Gipuzkoako esportazioen hazkundea ez da hain nabaria izan (%6,1). Metalen eta horien manufakturen esportazioak %19,1 igo dira, baina ekipamenduko ondasunenak %0,3 baino ez. 2007ko lehen hiruhilekoan Gipuzkoara iritsi diren inportazioek %20,2ko urte arteko hazkundea izan dute. Metalen eta horien manufakturen inportazioak eta ekipamenduko ondasunenak hazkunde handia izan dute (%41,9 eta %19,6, hurrenez hurren).


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)



Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,2ko hazkundea izan dute 2007ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004250_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali