2007/04/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO OTSAILA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %5,5eko hazkunde-tasa izan du 2007ko otsailean


Ekipamenduko ondasunen ekoizpenak %14,6ko hazkundea izan du


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko otsailaren aldean %5,5 hazi da 2007ko otsailean. Urteko lehenengo bi hilabeteetako hazkundea %4,4koa izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


2007ko otsailean, eta urtarrilaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,4 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2007ko urtarrila-otsaila bitarteko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko otsaileko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%14,6) eta tarteko ondasunetan (%6,1), 2006ko otsailaren aldean. Aitzitik, energia %10,1 gutxitu da eta kontsumo-ondasunak %1,1, hauek kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%-3,4) gutxitzearen ondorioz; kontsumo-ondasun iraunkorrak, aldiz, %3,7 gehitu dira.


2007ko urtarrilaren aldean, 2007ko otsailean hil arteko aldakuntzak positiboak izan dira ekipamenduko ondasunen (%2,4), tarteko ondasunen (%1,3) eta kontsumo-ondasunen (%0,3) sektore nagusietan. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %3,8ko hil arteko gehikuntza izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,4 egin dute behera, urtarrilaren aldean. Energia, bestalde, %1,8 gutxitu da aurreko hilabetearen aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan; izan ere, Gipuzkoan %8,0 hazi da, Araban %5,6 eta Bizkaian %3,3.


2007ko otsailean, eta 2007ko urtarrilaren aldean, hil arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban %3,3 gehitu da tasa hori, Bizkaian %1,1 eta Gipuzkoan %0,7.


Taula: 2007KO OTSAILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko otsailetik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %5,5eko hazkunde-tasa izan du 2007ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/04/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004205_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali