2007/08/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO EKAINA


Euskal Autonomia Erkidegoko industria %6,1 gehitu da 2007ko ekainean


2007ko lehenengo sei hilabeteetako hazkundea %4,7koa izan da, 2006ko lehenengo sei hilabeteen aldean betiere



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko ekainaren aldean %6,1 hazi da 2007ko ekainean. Urteko lehenengo sei hilabeteetako hazkundea %4,7koa izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


2007ko ekainean, eta maiatzaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,8 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Industri jardueraren balantzeak, urteko lehenengo sei hilabeteetan, %4,7ko gehikuntza izan du urte arteko tasan, ekipamenduko ondasunen eta tarteko ondasunen portaera onean oinarriturik; hala ere, energiaren sektoreak eta kontsumo-ondasunen sektoreak tasa negatiboak izan dituzte (batez ere kontsumo-ondasun ez iraunkorrek).


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka


Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2007ko ekaineko indizearen bilakaera hazi egin da sektore guztietan, 2006ko ekainaren aldean: ekipamenduko ondasunak %7,1 hazi dira; tarteko ondasunak %6,9 igo dira; energia %5,1 igo da, eta kontsumo-ondasunak %0,7 igo dira, kontsumo-ondasun iraunkorrek eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek izandako gehikuntzen ondorioz (%2,8 eta %0,3 hurrenez hurren).


2007ko ekaineko hil arteko aldaketak, 2007ko maiatzaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Maiatzaren aldean, energia %7,7 igo da, ekipamenduko ondasunak %1,5, tarteko ondasunak %0,1 eta kontsumo-ondasunak %2,6. Kontsumo-ondasunen bi osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %1,8ko hil arteko igoera izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %3,1 egin dute gora, maiatzaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira hiru lurraldeetan; izan ere, Bizkaian %7,7 da indize hori, Gipuzkoan %5,7 eta Araban %3,8.


2007ko ekainean, eta 2007ko maiatzaren aldean, hil arteko tasak positiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban %3,8 gehitu dira, Bizkaian %1,4 eta Gipuzkoan %1,1.


Taula: 2007ko EKAINA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin erkatuta.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria %6,1 gehitu da 2007ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/08/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004292_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali