2007/08/03ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2007ko 2. hiruhilekoa


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %6,9 gehitu dira 2007ko bigarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %8,2ko hazkunde nominala izan dute, eta txikizkako merkataritzaren salmentak %3,9 gehitu dira urteko eurotan


EUSTATen datuen arabera, 2007ko bigarren hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %6,9ko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urteko bigarren hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %2,4 gehitu dira. 2007ko lehenengo hiruhilekoan pilatutako salmentek %6,7ko gehikuntza nominala eta %2,1eko hazkunde erreala izan dute.


1. taula. - Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal Autonomia Erkidegoa. (%)


Iturria: EUSTAT


Urteko bigarren hiruhilekoan handizkako merkataritzan %8,2 gehitu dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %3,9 gehitu dira.


Handizkako sektorean, salmenta nominal handienak makineria eta tresneriaren sektorean eman dira (%19,5). Gainerako produktuen salmentek hazkunde nominal neurrizkoagoak izan dituzte: produktu erdilanduak eta txarra (%7,9), elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%6,4) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%3,7).


Txikizkako sektore espezializatuan, sektore hauetan eman dira salmenten gehikuntza handienak: bestelako kontsumo ondasunak (%12,4) eta pertsonen hornikuntzako produktuak (%3,9). Etxearen hornikuntzarako gaien salmentak %0,8 gehitu dira; elikagaien salmentak, aldiz, %1,4 murriztu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Espezializatu gabeko txikizkako merkataritzaren salmentak %2,4 gehitu dira, balio nominaletan, 2007ko bigarren hiruhilekoan.

Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Bizkaian izan du hazkunde nominal handiena (%9,0) eta gero Araban, urte arteko %6,7ko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Gipuzkoa kopuru neurrizkoagoarekin gelditu da, %3,0ko hazkunde nominalarekin alegia. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %4,4 gehitu dira Bizkaian, %0,8 Araban eta %0,5 Gipuzkoan.


Bizkaian, handizkako sektoreko salmentek (%10,9) txikizkakoak (%4,7) baino bilakaera positiboagoa izan dute. Araban gauza bera gertatu da, handizkako sektorearen salmentak (%8,6) txikizkakoarenak (%1,8) baino gehiago gehitu baitira. Kontrakoa gertatu da Gipuzkoan: txikizkako salmentak %3,3 gehitu dira eta handizkakoak %2,8. Datu horiek guztiak urte batetik bestera egon diren aldaketen balio nominalak dira.


Bestalde, 2007ko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egin duen pertsona kopurua %0,6 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: handizkako sektorean %0,9 gehitu da kopuru hori eta txikizkako merkataritzan %0,4. Lurraldeka, sektore honetako enpleguaren hiruhilekoen arteko gehikuntzarik handiena Bizkaian eman da (%1,1). Araban eta Gipuzkoan %0,1 gehitu da enplegua, 2007ko lehenengo hiruhilekoaren aldean betiere.


2. taula.- Barne-merkataritzaren indizea. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2007ko 2. hiruhilekoa.


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %6,9 gehitu dira 2007ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004293_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali