2007/08/01eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2007ko 2. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %3,9 hazi dira 2007ko bigarren hiruhilekoan



Bizkaian %4,7 gehitu dira, batezbestekoaren gainetik; aldiz, Araban (%1,8) eta Gipuzkoan (%3,3) gehikuntza neurrizkoagoa izan da.



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %3,9an igo ditu 2007ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %2,4koa, termino errealetan.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE


Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritza espezializatuak salmenta nominalak %4,7an igo zituen 2007ko bigarren hiruhilekoan, 2006ko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal hau urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, %3,5ekoa, balio errealetan.


Txikizkako merkataritza espezializatu gabea %2,4 igo zen aurtengo bigarren hiruhilekoan, termino nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza %0,2koa zen, 2006ko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena bestelako kontsumo ondasunen (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) sektoreari dagokio. %12,4ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %10,1ekoa. Pertsonen hornikuntzako ondasunek ere hazkunde nabarmena izan dute; horien hazkundea %3,9koa izan da termino nominaletan; tasa hori, termino errealetan, %3,7koa da (positiboa hau ere). Etxeko hornikuntzarako produktuen salmentak %0,8 gehitu dira euro arruntetan; termino errealetan, aldiz, %1,4ko beherakada izan da. Bestalde, Elikadurak %1,4ko beherapen nominala izan du baina beherakada %-5,5ekoa izan da termino errealetan.


Lurralde historikoetan, 2007ko bigarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Bizkaian izan da hazkunderik handiena, %4,7ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %5,5 hazi dira, eta espezializatu gabekoarenak %3,2.


Gipuzkoak tarteko lurralde-bilakaera izan du (%3,3); merkataritza espezializatuko salmentak %5,0 hazi dira eta espezializatu gabekoarenak %0,2.


Araban izan da txikizkako sektoreko urte arteko salmenten gehikuntzarik txikiena (%1,8), txikizkako merkataritza espezializatuaren gehikuntza %0,7koa eta espezializatu gabekoarena %4,0koa , betiere, urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea %0,4koa izan da 2007. urteko bigarren hiruhileko honetan. Lurraldeka honelakoa izan da: Bizkaian %0,8 gehitu da eta Araban %0,3, baina Gipuzkoan %0,2 murriztu da. Alabaina, txikizkako merkataritza sektorean langile kopurua %1,0 gehitu da hiru lurralde historikoetan eta aurreko urteko aldi bereko batezbestekoaren aldean: Gipuzkoan %2,8 gehitu da eta Araban %0,5, baina Bizkaian %0,1 murriztu da.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %3,9 hazi dira 2007ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/08/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004291_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali