2007/05/04ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2007ko 1go hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak % 4,3 gehitu ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan



Bizkaian % 5,7 gehitu dira, batez bestekoaren gainetik; aldiz, Araban (% 1,2) eta Gipuzkoan (% 3,1) gehikuntza neurrizkoagoa izan da.


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak % 4,3an igo zituen 2007ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, % 3,0koa, termino errealetan.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE




Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritza espezializatuak salmenta nominalak % 4,3an igo zituen 2007ko lehenengo hiruhilekoan, 2006ko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal hau urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, % 3,3koa, termino errealetan.


Txikizkako merkataritza espezializatu gabea % 4,3 igo da aurtengo lehenengo hiruhilekoan, termino nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza % 2,3koa da, 2006ko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena elikaduraren sektoreari dagokio. % 6,4ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, % 2,7koa. Etxearen hornikuntzako ondasunek ere hazkunde nabarmena izan dute; horien hazkundea % 5,3koa izan da termino nominaletan; tasa hori, termino errealetan, % 4,0koa da (positiboa hau ere). Pertsonen hornikuntzarako produktuen salmentak % 3,9 gehitu dira euro arruntetan; termino errealetan, hazkundea % 2,9koa izan da. Beste alde batetik, Bestelako Kontsumo Ondasunen partidak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) % 3,2ko hazkunde nominala izan du; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, ordea, termino errealetan, tasa hori % 3,5 bihurtu da.


Lurralde historikoetan, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Bizkaian izan da hazkunderik handiena, % 5,7ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak % 7,0 hazi dira, eta espezializatu gabekoarenak % 3,3.


Gipuzkoak tarteko lurralde-bilakaera izan du (% 3,1); merkataritza espezializatuko salmentak % 0,9 hazi dira eta espezializatu gabekoarenak % 8,0.


Araban izan da txikizkako sektoreko urte arteko salmenten gehikuntzarik txikiena (% 1,2), txikizkako merkataritza espezializatuaren gehikuntza % 1,3koa eta espezializatu gabekoarena % 1,0koa , betiere, urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea % 0,6 izan da, aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren batez bestekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan da: Bizkaian % 0,9 murriztu da eta Araban eta Gipuzkoan % 1,2 eta % 2,9 hazi da, hurrenez hurren. Alabaina, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, txikizkako merkataritzako sektore honetako langile okupatuen kopurua % 1,4 murriztu da aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoan.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak % 4,3 gehitu ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/05/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004231_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali