2007/04/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK, 2006. urteko 4. hiruhilekoa



Eusko Jaurlaritzak lau aldiz aipamen gehiago izan du web guneetan



Komunikabideen web guneek izan dute bisita gehien, eta gero bankuek emandako zerbitzuek



Eustatek 2006ko laugarren hiruhilekoari buruz jaso dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Internet erabiltzen duten pertsona gehienek komunikabideen web guneetara jotzen dute batez ere eta, gero, bankuek emandako zerbitzuetara, EAEko herri administraziora, bidaietara eta aisialdira.


Bisita gehien jaso duen web gunea “elcorreodigital.com” izan da, Interneteko erabiltzaile guztien %11,7ak jo duelako bertara, hau da, 72.700 aipamen izan ditu. Ondoren, beste komunikazio hauek izan dira bisitatuenak: “diariovasco.com” (%6,5) eta “marca.es” (%4,7).


Komunikabideen ostean bisita gehien jaso duten web guneak bankuek euren bezeroei zerbitzuak eskaintzeko dituztenak dira: “kutxa.net” da bisitatuena, gero “bbk.es” eta “cajalaboral.es”.


Herri administrazioaren web guneari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren web guneak (“euskadi.eus”) 22 puntu egin du gora aipamen gehien izan dituzten web guneen sailkapenean; lehen 29. postuan zegoen eta 2006ko laugarren hiruhilekoan zazpigarrenean geratu da. Gehien aipatutakoen sailkapen horretako lehenengo 20en artean Euskal Herriko Unibertsitatearen web gunea (“ehu.es”) ere badago, baita Gipuzkoako Foru Aldundiarena (“gipuzkoa.net”) eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuarena ere (“lanbide.net”).



Euskal Autonomia Erkidegoan Internet erabiltzen duten pertsonen %95,8ak “google” bilatzailea erabiltzen du


Google da Euskal Autonomia Erkidegoan Internet erabiltzen duten pertsonek nahiago duten bilatzailea. Erabiltzaile horien %95,8ak, 15 urtetik gorako 780.000 internauta baino gehiagok, Google bilatzailea dute erreferentziatzat; bestalde, %2,5ak Yahoo erabiltzen du eta %0,6ak Terra. Google bilatzailea %4,8 hazi da, 2005eko hiruhileko beraren aldean; hain zuzen ere, urtebetean 89.200 pertsona gehiagok erabili du.


Interneten erabiltzaileek gehien aipatzen dituzten 20 web guneen sailkapena. 2006ko II eta IV. hiruhilekoak. Aipamenak milakoetan.



Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eusko Jaurlaritzak lau aldiz aipamen gehiago izan du web guneetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/04/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004208_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali