2007/06/26eko prentsa-oharra

GIZARTE-ZERBITZUEN ESTATISTIKA: IZAKUNDEAK ETA ZENTROAK 2005. urtea



Gizarte zerbitzuetan 606 euro gastatu ziren biztanleko 2005ean


%20an hazi zen boluntarioen kopurua gizarte zerbitzuetan


Euskal AEn gizarte-zerbitzuetan egindako gastua, 2005ean, 1.298 milioi eurora iritsi zen. Aurreko urtean baino %8,5 gehiago gastatu zen eta Euskal AEko BPGaren %2,3 hartu zuen, Eustaten datuen arabera. Batez besteko gastua biztanleko 606 eurokoa izan zen, horietatik 422 funts publikoetatik etorri zirelarik.


Herrialdeka, gastua %4 handitu zen Araban, %10 Bizkaian, eta %8 Gipuzkoan. Biztanleko gasturik handiena Arabak egiten du, 705 batez beste; Gipuzkoan eta Bizkaian 590ekoa da.


Grafikoa: Gizarte zerbitzuetan egindako gastuaren bilakaera biztanle bakoitzeko



Iturria: EUSTAT


Herri-administrazioek guztizko gastuaren %70 ekarri zuten, 903 milioi euro; sektore pribatuak gainerako %30a. Nabarmentzekoak dira erabiltzaileek ekarritako 162 milioi euroak, jasotako zerbitzuen truke; gastu arruntaren %13 izan ziren.


Sektoreak landunen %2,3 enplegatu zituen.


Sektore honek, guztira, 21.941 landun izan zituen zuzenean, landunen guztizkoaren %2,3; horietatik %68 emakumezkoak . Kontuan edukiz gero zuzeneko arretako azpikontratatutako langileak, zeinen lanaren munta dedikazio osoko 4.411 enpleguren adinakoa izan baitzen, %20an haziko litzateke enplegua. Azpikontratatutako pertsona horien erdia etxeko laguntzan aritu da.


Boluntarioen kopurua nabarmen hazi da (%20). Gizarte zerbitzuetan musu-truk aritutako pertsonak 18.675 izan ziren 2005ean, eta haien lanaren munta dedikazio osoko 1.061 langileenaren adinakoa izan zen.


1. taula: Aldagai nagusien bilakaera



Iturria: EUSTAT


Biztanle guztientzako zerbitzuek eta adinduentzako zentro espezializatuek hartzen dituzte baliabideetarik gehien; izan ere, bi horietara joaten da gastuaren %67 .


Biztanle guztientzako baliabideetan nabarmentzen dira, kopuruagatik eta bilakaeragatik, familiei egindako transferentziak. Hortxe daude Oinarrizko Errentaren (OE) programak, 145 milioi euro (%+15), eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), 39 milioi euro, (%+16).


Gizarte zerbitzu espezializatuetan 65 urte eta gehiagoko pertsonen %9 artatu zuten.


Hirugarren adinarentzako gizarte zerbitzuen gune nagusiak hauek dira: egoitzak, eguneko asistentziako zentroak eta etxez etxeko atentzioa.


Egoitzetan 15.559 plaza eskaintzen zirelarik, 65 urte eta gehiagoko 100 adinduko lau plazako estaldurara iritsi zen. Eskaintza, 600 plaza berri sortu direlarik, %3,6an hazi da, azken urteetako joerari eutsiz. Egoitza plazen %36 zentro publikoetan eskaini ziren.


17.964 adindu etxean bertan izan ziren artatuak (100 adinduko 5), etxez etxeko arretako erabiltzaileen %90 izan zirelarik. 2004aren aldean %5 hazi da erabiltzaileen kopurua.


Zerbitzu honen guztizko gastua 63,6 milioi euro izan zen (aurreko urtean baino %8 gehiago). Erabiltzaileko batez besteko urteko gastua 3.137 euro izan zen eta %90ean sektore publikoak finantzatu zuen.


2. taula: gastuaren bilakaera eta banaketa, biztanleen arabera



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gizarte zerbitzuetan 606 euro gastatu ziren biztanleko 2005ean

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2005
Eguneratze data : 
2007/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004264_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali