2007/05/024ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO APIRILA



Industri prezioak %0,6 igo ziren 2007ko apirilean


Industri prezioen urte arteko bilakaera (2007ko apirila 2006ko apirilaren aldean) %4,3koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo ziren 2007ko apirilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) % 4,3ko hazkundera iritsi da. 2007.ean, orain arte, industri prezioek %2,7ko igoera izan dute.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko apirileko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko apirilean, petrolioa fintzea (%4), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,1), metalezko eta ez metalezko meak (%1,1) eta industria ez metalezkoa (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,4), zurgintza (%-0,2) eta material elektrikoa (%-0,1).


2006ko apiriletik 2007ko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan izan dira: “metalgintza eta metalezko gaiak” (%10,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%6), “elikadura (%4,9) eta “garraio materiala (%4,7). Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-7,3), “material elektrikoa” (%-1,3), “metalezko eta ez metalezko meak ” (%0,5) eta “papergintza, edizioa eta arte grafikoak” (%0,7).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek apirilean izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan; kontsumo-ondasunek ez dute aldaketarik izan (% 0,0), bi osagaietatik batean, Kontsumoko Ondasun Iraunkorretan, hazkunde oso txikia gertatu da (%0,1) eta ez da aldaketarik izan Ez Iraunkorretan(%0,0). Energiaren prezioek %1,5 egin dute gora apirilean, aurreko hilabetearen aldean; Ekipamenduko Ondasunen prezioek %0,2 egin dute gora; Tarteko Ondasunenak %0,8.


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %3,4 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %7,6 igo, Ekipo-Ondasunenak %4,0 eta Kontsumo-Ondasunenak %3,1. Azken hauen artean, %3,5 igo dira Kontsumo-ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta %2,4 Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Banco de datos: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,6 igo ziren 2007ko apirilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004239_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali