2007/06/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO MAIATZA



Industriako prezioak %0,7 igo dira 2007ko maiatzean


Industriako prezioen urte arteko igoera (2006ko maiatzetik 2007ko maiatzera) %4,6koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioak %0,7 igo dira 2007ko maiatzean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen maiatzeko urte arteko tasak %4,6ko hazkundea izan du. 2007. urtean, oraingoz, industriako prezioak %3,4 igo dira.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko maiatzeko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2007ko maiatzean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak, besteak beste: “petrolioaren birfinketa” (%2,4), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,6), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,5), “mineral metalikoak eta ez -metalikoak” (0,4%) eta “industria ez-metalikoa” (0,4%). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%0,8), “material elektrikoa” (-%0,3), “industria kimikoa” (-%0,2), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,2), “manufakturetako bestelako industriak” (-%0,1), “kautxua eta plastikoa” (-%0,1) eta “ehungintza eta jantzigintza” (-%0,1).


2006ko maiatzetik 2007ko maiatzera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,2), “industria ez-metalikoa” (%5,1), “garraioko materiala” (%4,8) eta “elikagaien industria” (%3,9). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (-%3,4), “material elektrikoa” (-%1,0) eta “papergintza edizioa eta arte grafikoak” (%0,3).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek maiatzean izan duten bilakaerak gorako joera izan du guztietan. Energia %1,3 igo da, tarteko ondasunak %1,0 eta ekipamenduko ondasunak %0,3. Kontsumo-ondasunak %0,2 igo dira, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioa igo egin delako (%0,2), kontsumo-ondasun iraunkorrek ez baitute aldaketarik izan (%0,0) aurreko hilaren aldean.


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %1,6 murriztu dira. Tarteko ondasunen prezioak %7,5 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %4,2 gehitu dira eta kontsumo-ondasunenak %2,7. Azken hauen artean, %2,9 igo dira kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta %2,3 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %0,7 igo dira 2007ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004262_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali