HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Informazio-teknologiako...

2007/07/18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2007 urtea


Informazio-teknologiako ekipamenduen garapenak erritmo onean darrai euskal enpresetan 2007.ean


Euskadiko enpresen %61,6k Interneteko sarbidea du, ADSL lerroen bidez nagusiki


Eustaten datuen arabera, euskal enpresetako IKT- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- haziz doaz 2007ko hasieran.


Ekipamendu nagusien azken urteetako hobekuntza etengabea izan da; establezimenduen %70,7k ordenagailua du, azken urtean %2,1eko igoeraren ondoren; Internet %61,6k dute, hazkundea %5,2 izan delarik; eta posta elektronikoa %57,6k, %5,6 hazi ondoren. Sakelako telefonoaren kasuen %75,8an agertzen da, hiru ehunekotan hazi da, eta gehien hedatutako ekipamendua izaten segitzen du.


Euskal enpresetako IKT ekipamenduen bilakaerari erreparatuz gero ikusten da 2004ko moteltzearen ondoren azken hiru urteetan hazkunde tasak berreskuratu egin direla.


1.grafikoa: IKT ekipamenduen bilakaera euskal enpresetan (%)



Iturria: Eustat.


Teknologia hauek darabiltzaten enplegatuen portzentajeak egonkor dirau, pittin bat hazi da. Ordenagailua pertsonalaren %59,1ek darabil; %49,2k Interneteko sarbidea du eta posta elektronikoa %48,4k.


1. taula: IKT ekipamenduak darabiltzaten enplegatuak, establezimenduaren tamainaren eta eskualdearen arabera 2007 urtea (%)



Iturria: Eustat.


Garrantzitsua da adieraztea ezen teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen portzentajeak kontuan hartuta, aldeak asko txikitzen direla. Izan ere, establezimendu txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera. Bizkaia da teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen portzentajerik handienekoa; ondoren Gipuzkoa eta Araba.


2. taula: IKT ekipamenduak dauzkaten establezimenduak, eskualdeka. 2007 urtea.



* Aurreko urtearekiko aldea, ehuneko-puntuetan.

Iturria: Eustat.


Azpimarragarria da, baita ere, aldeak oso adierazgarriak ez badira ere, Araba dela teknologia hauen ezarpenik handiena duena; ondoren Gipuzkoa dator ordenagailu, posta elektroniko eta Interneten, eta Bizkaia sakelakoan eta Web orrian.


10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, txikietan baino erritmo motelagoz bada ere, gertatzen da, baita ere, hobekuntza IKT ekipamenduetan.


Enplegu geruza guztietan hazkunde aipagarriak agertzen badira ere, hauek, enplegatuen kopurua haziz doan neurrian, gero eta murritzagoak dira; izan ere establezimendu handiek hobekuntza marjina doia dute, erabilpen-atalasetik, bestalde, hurbil izanik.


Horrela, txikienek (0-9 enplegatu), ekipamendurik apalenak edukita ere, aldeak txikitzen segitzen dute handiekin, hazkunde portzentaje handiagoei esker.


0-9 enplegatuko geruzan, aldeak Web orria duten establezimenduen %22,9tik sakelakoa duten %74,7ra doaz; tartean %68,6k ordenagailua dute, %59,1ek Internet eta %54,7k posta elektronikoa.


Bestalde, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen batez bestekoa honako zifretan mugitzen da: %66,9k dute web orria; %97,8k ordenagailua; %89,9 lortu dute sakelako telefonoetan, %94,5 posta elektronikoan eta %93,5 Interneteko sarbideetan.


Euskal enpresen Interneteko sarbidea ADSL lerroen bidez egiten da nagusiki


Interneteko sarbidea duten euskal enpresak gero eta gehiago dira urtetik urtera, guztien %61,6 direlarik; aurreko urtearen aldean %5,2ko hazkundea. Baita ere, Interneteko sarbide nagusiak ADSL lerroen bidez izaten segitzen du, eta haziz doa etengabe; sarbidea duten guztien %81,4a dira.


Ondoren, eta erabilpenean jaitsiz beti, modema dator (%23,3) eta gero RDSI lerroak (%8,2). Azkenik, sakelakoa eta bestelako konexioak haziz doaz; %6,4 eta %8,2 dira gaur egun hurrenez hurren.


3. taula: Interneteko sarbidea duten establezimenduak eta sarbideak. (%)



Iturria: Eustat.


10 enplegatu eta gehiagoko enpresen artean, %93,5ek Interneteko sarbidea dute. Tamaina horretan ADSL lerroak dira, baita ere, sarbide nagusia (%87,1); gero, urrun, RDSI lerroak datoz (%14,3), modema (%12,9), beste lerroak (%!3,4) eta sakelakoa (%11,4).


10 enplegatu eta gehiagoko euskal enpresetatik hirutik bik Web orria dute Interneten.


Web orria edukitzea, norberarena edo ostatatua, nabarmen zabaldu da enpresen artean. Azken urtean sarean badiren enpresak guztien %26,2 dira, %3,1 puntuz hazi ondoren; 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen artean %66,9 da portzentajea, %0,5 hazi ondoren.


Web orrietan nagusiki enpresaren gaineko informazio orokorra izaten da, produktuen zerrenda, zerbitzuak e.a.


Orriotako sarbide hizkuntzetan gaztelera da nagusi, %98,0; euskara ondoren, %32,6; ingelesa %28,8 eta beste %15,0.


10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %20,4ak merkataritza elektronikoa egin du 2006. urtean.


Soseguz bada ere, merkataritza elektronikoa haziz doa Euskal AEn. 2006.ean euskal establezimenduen %12,8k egin du merkataritza elektronikoa; aurreko urtearen aldean %2,3ko hazkundea. Zifra honetara heltzen da, nagusiki, %11,4k bide elektronikoetatik erosketak egiten dituztelako, %1,8ko hazkundea delarik; neurri txikiagoan ditugu salmentak, %2,9, %1,0ko hazkundearekin.


Zifra hauek handitu egiten dira 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, non sarean edo bestelako sistema elektroniko baten bidez (EDI, datu elektronikoen trukaketa) erosketak edo salmentak egiten dituztenen portzentajea %20,4 den, %0,9 hazi ondoren. Segmentu honetan ere guztirakoaren gehiena erosketa elektronikoak egiten dituztenengandik dator, %17,7 lehengo urtearen aldean %0,4 puntu hazi delarik; eta neurri txikiagoan bide berberetatik salmentak egiten dituztenengandik, %6,4, %1,3 hazi ondoren.



Ohar metodologikoa: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI-enpresak) Eustatek 2007ko lehenengo hiruhilekoan egina, lehen sektorea ez den edozein jarduera-sektoretako Euskadiko enpresei zuzendua da. Inkesta honen bidez, datu hauek jakin nahi dira: informazioaren eta komunikazioen teknologietan (IKT) enpresek dituzten ekipamenduak; Internet nola erabiltzen duten; eta merkataritza elektronikoaren garrantzia. Euskal AEn kokatutako 7.400 establezimenduren erantzuna du oinarri inkestak.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Juan Luis López
Tel.::+34-945-01 75 08 Faxa::+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Informazio-teknologiako ekipamenduen garapenak erritmo onean darrai euskal enpresetan 2007.ean

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2007
Eguneratze data : 
2007/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004281_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali