2007/07/19eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2007ko 2. hiruhilekoa



Langabezia-tasa %3,4an mantendu da, eta emakumezkoen eta gizonezkoen langabezia aurreneko aldiz berdindu dira Euskal AEan 2007ko bigarren hiruhilekoan.


Biztanleria okupatua 9.800 pertsonatan jaitsi da; azken urtean, halere, 9.900etan hazi da


Euskal AEko lan-merkatuko 2007ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasak berdin dirau, aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,4koa da, Eustaten datuen arabera. Emakumeen langabeziari dagokionez, %3,4ra jaitsi da (ehuneko 0,2 puntu gutxiago), eta gizonezkoena ehuneko bi puntu handitu, %3,4koa da, baita ere.


Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 952.400 biztanle landun daude, duela hiru hilabete baino 9.800 gutxiago; %-1. Biztanleria landunaren jaitsierak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin die, baina emakumeen lanaren bilakaera txarragoa izan da, aurreko hiruhilekoan baino 6.800 landun gutxiago izan baitira. Herrialdeka, okupazioa jaitsi egin da Bizkaian eta Gipuzkoan, 6.100 eta 3.800 lanpostu garbi gutxiago. Arabak eutsi egin dio okupazio mailari.


Azken urtean 9.900 lanpostu garbi sortu dira


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan; 9.900 pertsona, hau da, %1 gehiago. Igotze hau hiru herrialdeetan izan da; 7.300 lanpostu garbi sortu dira Bizkaian, 2.000 Gipuzkoan eta 600 Araban.


Azken urtean zerbitzuen sektoreak sortu ditu lanposturik gehien, 6.900; ondoren industria dator, 3.700ekin. Bestalde, eraikuntzan 500 pertsonatan jaitsi da landunen kopurua, eta lehen sektorean ez da aldaketarik izan.


Zerbitzuen sektoreak 4.000 lanpostu garbi galdu ditu, industriak 2.800 eta eraikuntzak 2.600 azken hiru hiletan


2007ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektoreko pertsona okupatuen kopuruaren jaitsiera nabarmendu behar dugu, 4.000 lanpostu gutxiago. Industriak 2.800 enplegu galdu ditu, eraikuntzak 2.600 eta nekazaritzak 300.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %66,3 da, duela hiru hilabete baino ehuneko sei hamarren gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %76,1ekoa da eta emakumezkoentzat, berriz, %56,2koa.


Lurraldeka, landunen tasa altuena Gipuzkoak lortu du, %69,5koa (ehuneko 0,8 puntu gutxiago), ondoren Arabak %68,1ekoa (aldaketarik ez), eta baxuena Bizkaiak, %63,9ekoa (ehuneko sei hamarren gutxiago).


Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 7.700etan handitu da, eta aldi baterakoa dutenena 20.300etan jaitsi.


2007ko bigarren hiruhilekoan soldatakoen kopuru osoa 782.100 da; aurreko hiruhilekoan baino 12.700 gutxiago. Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 7.700etan igo da, 596.500 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 20.300 gutxiago dira, 185.700 guztira.


Azken urtean behin-behineko soldatakoen kopurua 37.000tan gutxitu da, eta kontratu mugagabea dutenena 48.600etan. Beraz, nabarmentzekoa da kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruaren pitinkako hazkundea; izan ere, 2007ko bigarren hiruhilekoan guztirakoaren %76 dira, 2007ko lehen hiruhilekoan %74 ziren eta orain urtebete %71.


Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)


Iturria: EUSTAT


2007ko hirugarren hiruhilekoan 798.000 bat etxe daude Euskal AEan, horietako ia herenean ez dago pertsona aktiborik; 10etik ia 7an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 800 familia gutxiago, eta, gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dauden etxeak 10.500 dira (guztirakoaren %1,3), aurreko hiruhilekoan baino 1.900 gehiago.


Euskal AEan langabezia tasak lehengoan dirau


Euskal AEko lan-merkatuko 2007ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasak berdin dirau, aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,4koa da, Eustaten datuen arabera.


Euskal AEko langabezia-tasa, 2007ko bigarren hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko 3,6 puntu txikiagoa izan da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2007ko maiatzean, eremu horretan langabezia-tasa hiru hamarren jaitsi zen, %7,0raino, hiruhileko batean. Europar Batasuneko tasa, 2007an berau osatzen duten 27 herrialdeak kontuan hartuta, %7,0koa da baita ere.


2007ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa ehuneko 0,5 puntu gutxitu da eta %54an kokatu, 2007ko bigarren hiruhilekoan.


Emakumeen langabeziari dagokionez, %3,4ra jaitsi da (ehuneko 0,2 puntu gutxiago), eta gizonezkoena ehuneko bi puntu handitu, %3,4koa da, baita ere. Gazteen langabezia-tasa 2,2 puntu jaitsi zen; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 4.100 gazte daude langabezian (%7).


Emakume langabeen kolektiboa 14.200 pertsonak osatu zuten, hau da, 1.200 emakume gutxiagok. Gizonen artean, berriz, bigarren hiruhilekoan 1.000 gehiago dira langabeak; 19.700 guztira.


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak urteko bigarren hiruhilekoan 33.900 direla zenbatetsi da. Lurraldeka, Araban, 3.400 langaberekin, kopurua 500etan murriztu da eta langabezia-tasa %2,3koa izan da. Bizkaian 22.100 langabe izan dira, duela hiru hilabete baino 800 gehiago; langabezia-tasarik txarrena izaten jarraitzen du (%4,3). Gipuzkoan duela hiru hilabete baino 500 lagun gutxiago daude langabezian, eta tasa Arabakotik gertu dabil, %2,6.


Euskal AEn langabezia-tasa ehuneko 0,8 puntu jaitsi da azken urtean


Langabezia-tasa ehuneko 0,8 puntu jaitsi da azken urtean (%4,2tik %3,4ra). Beraz, 2006ko uztailetik 2007ko ekainera 7.300 pertsonak utzi zioten langabe izateari Euskal AEn. Hiru herrialdek jaitsi dute langabezia-tasa azken hamabi hilabeteetan. Jaitsierarik aipagarriena Araban izan da (%1,1 gutxiago); Bizkaian ondoren (%0,8 gutxiago) eta Gipuzkoan (%0,5 gutxiago).


Azken hamabi hilabeteetan emakumeen okupazio tasan %0,3ko jaitsiera izan da, eta gizonenean %1,6ko igoera. Herrialdeka, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan igo egin da okupazio tasa: Bizkaian %1 eta Gipuzkoan %0,5, 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Araban, bestalde, %0,1koa izan da okupazio tasaren jaitsiera.


BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)


*p.p. = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Cristina López Caro
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %3,4an mantendu da, eta emakumezkoen eta gizonezkoen langabezia aurreneko aldiz berdindu dira Euskal AEan 2007ko bigarren hiruhilekoan.

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004283_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali