2007/04/23ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2007ko 1. hiruhilekoa



Langabezia-tasa egonkor mantendu da eta lanean dagoen biztanle kopurua jaitsi da EAEan, 2007ko lehen hiruhilekoan


Langabezia-tasa %3,4 mantendu da; gizonen kasuan igo da ea emakumeenean jaitsi



EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 962.200 okupatu daude, duela hiru hilabete baino 9.700 gutxiago (%-1). Generoari dagokionez, jaitsiera hori gizonen eta emakumeen kasuan eman da; dena den, emakumezkoek izan dute jaitsiera handiena, aurreko hilean baino 6.800 okupatu gutxiago izan baitira. Okupazioak hiru lurralde historikoetan egin du behera: Bizkaian 6.000 enplegu garbi gutxiago dago, Gipuzkoan 2.000 gutxiago eta, azkenik, Araban 1.600 gutxiago.


Ostera, azken urtean 19.600 lanpostu garbi sortu dira


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan; 19.600 pertsona gehiago dira, hau da, %2,1 gehiago. Gehikuntza hori hiru lurraldeetan gertatu da. Bizkaian 12.900 lanpostu garbi sortuko dira, 4.800 Gipuzkoan eta 2.000 Araban.


Azken urtean, industria izan da lanpostu garbi gehien sortu duen sektorea, 10.200 lanpostu gehiagorekin, gero eraikuntza izan da, 6.100 lanpostu gehiagorekin, eta gero zerbitzuen sektorea, 3.300 lanposturekin. Ordea, lehen sektorea lanpostu kopuru berberarekin mantenduko da.


Zerbitzu sektoreak 7.300 lanpostu garbi galdu ditu, eta industriak beste 1.400, azken hiru hilabeteetan


2006ko laugarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean pertsona okupatuen kopurua gutxitu dela nabarmendu behar dugu. Lana duten 7.300 pertsona gutxiago daude. Industriak 1.400 lanpostu garbi galdu ditu, eraikuntzak 700 eta nekazaritzak 300.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %66,9 da, duela hiru hilabete baino bederatzi dezimal gutxiago. Tasa hau, gizonezkoetan, %76,4 da, eta emakumezkoentzat, berriz, %57,1.


Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da (%70,3) eta ehunekotan sei puntutan egin du behera. Gero Araba dator, %68,1arekin eta 1,3 puntuko jaitsierarekin. Bizkaiak du tasarik txikiena, %64,5arekin, puntu bateko jaitsierarekin.


Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)


Iturria: EUSTAT


Zenbatespenen arabera, 2007ko lehenengo hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoko 787.600 etxetan bizi diren pertsonen herenak, gutxi gorabehera, ez dira aktiboak. 10 etxetatik 7tan, pertsona aktibo guztiak okupaturik daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.600 gehiago. Pertsona aktibo guztiak langabeturik dauden etxeen kopurua, ordea, ez da ia igo (8.600 guztira).


Langabezia-tasa aldaketarik gabe mantentzen da


Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2007ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa aldaketarik gabe mantendu da aurreko hiruhilekoaren aldean; beraz, tasa %3,4koa izan da.


2006ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, okupatutako eta langabetutako biztanleriaren bilakaerak ikusita, aktibotasun-tasak %0,6 egin du behera eta %54,6an jarri da 2007ko lehenengo hiruhilekoan.


Emakumeen langabezia-tasa jaitsi da eta gizonezkoena igo


Emakumeen langabezia-tasa %3,7ra jaitsi da (%0,3 gutxiago) eta gizonena bi hamarren gehitu da, %3,3 izateraino. Gazteen langabezia-tasa 1,6 puntu igo da; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 5.500 gazte aktibo langabezian gelditu dira (%9,2).


15.400 emakume daude langabezian, 1.400 gutxiago alegia. Aitzitik, langabetutako gizonen kolektiboa 1.300 igo da lehen hiruhilekoan. Guztira 18.700 daude langabezian.


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, euroaren eremuko herrialdeetakoa baino ia lau puntu txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2007ko otsailean, eremu geografiko hartan, langabezia-tasa hiru dezimal jaitsi zen hiruhileko batean, %7,3raino. Europako Batasuneko tasa, 2007an EB-an zeuden 27ko kideak kontuan izanik (Bulgaria eta Errumania sartu berriekin), %7,4 zen.


Urteko lehenengo hiruhileko honetan, langabetu-kopurua 34.100 dela uste da. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lurralde historikoen arabera, Araban 3.900 daude guztira: langabetu kopuruak 700 pertsona galdu ditu eta langabezia-tasa %2,7koa da; Bizkaian 21.300 langabetu daude, orain hiru hilabete baino 500 gehiago, eta oraindik ere langabezia-tasarik txarrenarekin (%4,1), eta Gipuzkoan 8.900 langabetu daude, beraz, orain hiru hilabete baino 100 langabetu gehiago eta Arabaren langabezia-tasa berarekin (%2,7).



Langabezia-tasa ehuneko 1,7 puntu jaitsi da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan


Langabezia-tasa %1,7 jaitsi da azken urtean (%5,1etik %3,4ra); beraz, 16.300 pertsona hasi dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoan 2006ko apirilaren eta 2007ko martxoaren artean. Hiru lurraldeetan langabezia-tasa jaitsi egin da azken hamabi hilabeteetan: Bizkaian %2,2 gutxiago, Araban %1,8 gutxiago eta Gipuzkoan %0,7 gutxiago.


Azken hamabi hilabeteetan, emakumeen kasuan okupazio-tasa bederatzi dezimal igo da, eta gizonen kasuan, 1,5 puntu. Hiru lurralde historikoetan gehitu da okupazio-tasa: Bizkaian %1,6, Gipuzkoan %1,1 eta Araban %0,2, 2006ko lehen hiruhilekoaren aldean.



BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)



*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa egonkor mantendu da eta lanean dagoen biztanle kopurua jaitsi da EAEan, 2007ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004214_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali